Punk gaualdia Araian

Date

06.29.24 - 06.29.24

Place

Araba - Araia

Josetxu Piperrak, argazkiaren erdian.
Josetxu Piperrak, argazkiaren erdian. (JOSETXU PIPERRAK)

Indartsu datoz Araiako jaiak, eta ekainaren 29rako punk rock gaualdia antolatu dute herriko plazan. 80eko hamarraldiko giroak izango dira nagusi El Ultimo Ke Zierre (EUKZ) eta Josetxu Piperrak and The Riber Rock Band taldeen eskutik, musika ibilbide luzea duten bi talde esanguratsuekin. Emanaldia 23.30ean hasiko da eta amaitzean musika festak jarraituko du Dj Salda Dago disko jartzailearekin.

Piperrak

Piperrak-eko abeslaria izan zen Josetxu taldeak iraun zuen bitartean. Desegitean hainbat abenturetan murgildu zen, eta Josetxu Piperrak and The Riber Rock Band izenpean Piperrak taldearen kantu zerrenda berreskuratu zuen. Nafarroako Erriberako punk taldearen sona handia izan zen gurean, kantu borrokalari eta festazaleak uztartuz, kantu alai eta era berean oldarkorretan. ‘Mi primer amor’, ‘Kualkier dia’, ‘Ke le voy a hacer’, ‘Gora Sartaguda’, edo ‘Odio’ bezalako ereserkiekin idatzi zituzten 90. hamarraldian, eta ‘Erriberako punka’ lelopean egin ziren ezagun. Piperrak taldearen kantu ezagunekin batera, aro berri honetan sorturiko abestiak jotzen dituzte zuzenean, horien artean ‘Gritando otra vez’ diskoaren kantuak, edota aurten sarean zintzilikatu dituzten ‘Democracias enfermas’ edo ‘Borratxos y orgullosos’ esaterako.  ‘Nadie al volante’ biraren barnean iritsiko da taldea Araiara.

EUKZ

Vila-real eta Borrianan (Castelló) 1987an sortutako punk-rock taldea da El Ultimo Ke Zierre (EUKZ bezela ezaguna ere). Musikalki punk giroetan dator banda, eta 30 urteko musika bidean estudioko 20 disko argitaratu dituzte, horietako azkena ‘El Lado Oculto De La Luna’ diskoa. Araian eskainiko duten emanaldia 2025 honetan Euskal Herrian joko duten emanaldi bakarra izango da, beraz, aukera paregabea gazteleraz abesturiko punkrock talde esanguratsuenetariko bat zuzenean eta bizi-bizian ikusteko.

Location

plaza
plaza
Araia. Araba

Links