Cocanha & Julen Achiary, Iseo & Dodosound, Bichos Raros edota Bele, Atlantikaldian

Date

09.14.23 - 09.17.23

Place

Gipuzkoa - Errenteria

Cocanha Beñat Achiaryrekin ariko da Atlantikaldian.
Cocanha Beñat Achiaryrekin ariko da Atlantikaldian. (ATLANTIKALDIA)

Atlantikaldiak iragarri ditu uztailaren 19tik 22ra hedatuko den edizio berrian parte hartuko duten lehen taldeen izenak: Cocanha + Julen Achiary, Francisco el Hombre, Iseo & Dodosound, Sol Band, La Otra, Esanezin, La Txama, Bichos Raros eta Bele izango dira oholtzara igoko diren artistak, besteak beste.

‘Artxipelagoa’ lelopean hartuko ditu Errenteriako kaleak jaialdiak eta, Esti Parada Atlantikaldiako komunikazio teknikariak prentsaurrean adierazi duenez, «Atlantikaldiaren balioekin bat egiten dute artistak izango ditugu aurten oholtza gainean. Saiatu gara nazioarteko eta bertako artisten artean dibertsitatea bilatzen, eta emakumezko artistei ere oholtzan euren tokia bermatzen. Kulturaren munduan emakumezkoek merezi duten papera aitortzeko erakusleiho aparta gara, eta eredu izaten jarraitu nahi dugu zentzu horretan», azaldu du Paradak.

Prentsaurrean aurtengo beste nobedade bat ere iragarri dute, webgunearen eraberritzea.

Halaber, jaialdiak hasieratik egin duen sorkuntzaren aldeko apustuari jarraiki, ez dira faltako ‘Itsas Elkarrizketak’: jatorri anitzetako sortzaileak harremanetan jartzea du xede ekimen honek, inoiz batera taularatu gabeko emanaldiak lehenengoz Atlantikaldiako publikoari eskainiz. Elkarlan hauek eta egitarau osoa irailean emango dira ezagutzera.

Programazio zabala

Urtero bezala hainbat diziplinaz gozatzeko aukera eskaniko du Atlantikaldia jaialdiak. Musika, dantza, artea, literatura, historia eta gastronomia. Denera 59 jarduera eta emanaldi ezberdinek osatuko dute egitaraua irailaren 14tik 17ra. Hamargarren edizioaren leloa, ‘Bitakora’.

«Publiko guztientzako jaialdia izan nahi du Atlantikaldiak eta ekimenen eskaintza ere horrelakoa izango da, anitza eta koloretsua», iragarri zuten aurkezpenean.

Errenterian elkartu ziren Josean Ruiz de Azua Atlantikaldiako zuzendaria, Aizpea Otaegi alkatea, Maite Gartzia Kultura zinegotzia eta Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria.

Ruiz de Azuak egitarauaren nondik norakoak azaldu zituen. «Lau gune nagusi izango ditu jaialdiak: oholtza nagusia izango den ‘Itsasargi Nagusia’; emanaldi intimoagoak eskainiko dituen ‘Herriko Plaza’; ‘Kalekaia’ artista urbanoentzako espazioa; eta ‘Herrixka’ jarduera parte hartzaileetarako gunea» zehaztu zuen. Herriska, halaber, gastrogune ere izango da bertan jarriko dituzten foodtrucketako eskaintza gastronomikoarekin.

Baina ez dira horiek izango gune bakarrak. Torrekuako ingurua ere eszenatoki natural bilakatuko da aurten. Dantza izango da protagonista bertan, izan ere, Kukai Dantzaren ‘Yarin site specific’ eta ‘Share’ dantza proiektu kolektiboan parte hartzen duten nazioarteko dantzarien saioak emango baitituzte irailaren 16an, larunbatean.
 
Musikari dagokionez estilo, genero eta jatorri anitzeko proposamenak taularatuko dira: Szamana Contraste, Olaia Inziarte, EDE, Yaima Orozco, DJ Rita, Doble & Hugsound, Rebeca Lane, Yassar, Ramada Inn, Olana Liss, Malva Vela, Deñe, Trouble Woman, Eire, Mirua, Etxepe eta Denso, besteak beste.

Ez dira faltako Errenteriako EMKE bandaren ‘Bi lurralde, hizkuntza bat’ emanaldia eta bertako Herri Arte Eskolak Galesko 3 artistekin egindako hilabeteetako elkartrukearen emaitzaren taularatzea, ‘Galestar konexioa’.

Zerrendari, beste behin, Itsas Elkarrizketak gehituko zaizkio: aurtengoan, Fémina eta Bea eta Idoia Asurmendi; Aywa eta Kimu Txalaparta; Nidia Gongora eta Olaia Inziarte; Bia Ferreira eta Iban Nikolai; eta Rodrigo Cuevas eta Dupla eta Hekthorfolk izango dira protagonistak. Ekimen honen bidez, nazioarteko eta bertako sortzaileak taula gainean elkarrekin ariko dira jaialdiko oholtzetan.

«Jatorri anitzetako sortzaileak harremanetan jartzea du xede ekimen honek, inoiz batera taularatu gabeko emanaldiak lehenengoz Atlantikaldiako publikoari eskainiz. Elkarlan hauek jaialdiaren bereizgarri nagusienetako bat dira», aldarrikatu zuen zuzendariak.

Aipatu musika eta dantza emanaldiez gain, literaturak, gastronomiak, haur nahiz helduentzako ikastaro zein tailerrek ere lau egunetako egitaraua osatuko dute: paddle surfa, bisita gidatuak, bitakontakizunak, ziklobira, dantza polinesiarrak, afro urban tailerrak...

Errenteriari begira

Herria bera ezagutu eta modu berezian bizitzeko unea ere bada Atlantikaldia. Hala adierazi du Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta hori sustatzeko adibide dira bisita gidatuak. Hilaren 14, 15, 16 eta 17an egingo dira, euskaraz zein gaztelaniaz, haur eta helduentzat. Horien bidez ezagutu ahalko dituzte partehartzaileek, besteak beste, Alde Zaharrean kontserbatu den ondarea, bertan burututako lan eta aurkikuntza arkeologikoak, udalerriko emakume iraultzaileen ekarpena, Errenteriak 1845-1936 bitartean bizi izan zuen lehen industri aroa, Fanderiako Errota eta ibaiaren interpretazio zentroa zein Errenteriaren sustrai itsastarrak.
 
Nazioarteko gastronomiak ere tokia izango du jaialdian klasiko bilakatu den Sukaldian ekimenari esker. Partehartzaileek herriko elkarte desberdinetan prestatuko dituzte Errenterian errotuta dauden Maroko, Peru, Ukraina, Nikaragua, Nepal, Aljeria eta Ijito Herriko platerak. Ondoren, Foru plazan kokatutako Herrixkan izango da jaki horiez euro baten truke gozatzeko aukera. Bildutako dirua Zaporeak elkarteari eskainiko zaiola jakinarazi zuen zinegotziak.

Oiartzun ibaiaz gozatzeko paddle surf ikastaroak ere izango dira, hilaren 16an, ordu desberdinetan. Izena emateko epea irekita dago. Horretako, web orrian eskuragarri dauden formularioak bete behar dituzte interesdunek.

Hamar urteotan ibilitako bideari begiratuko diote aurten. «‘Bitakora’ leloaren bidez, omenaldia egin nahi diogu urteotako lanari, gurean izan diren sortzaileen ekarpenei. Sortzaileek, eragileek eta ikusleek jarriko duten hondar alearekin koaderno horretan orrialde berria idaztea izango dugu aurtengoan ere helburu», nabarmendu zuen Otaegik.

Ekarpenak

Partehartzaile guztien ekarpenek kulturen arteko zubiak eraikitzen dituztenaren ideia zabaldu du. Elkarbizitzaren aldeko apustua dira bere hitzetan. Horregatik, «saiatu gara askotariko ahotsen bozgorailu izaten eta programazioa ere dibertsifikatzen. 59 jarduera eta emanaldi ezberdin izango ditugu orotara».

Ahots horien guztien artean emakumeen lana taularatzeko ahalegin berezia egin dute eta hala, jaialdian parte hartuko duten sortzaileen erdia baino gehiago emakumeak izango dira.

Hau guztia hilabete luzeetan zehar eragileekin egindako lanari eta herritarren partehartzeari zor zaio. Egindako ahalegina eskertu nahi izan du alkateak.

Bere aldetik, Mari Jose Telleriak Atlantikaldia zoriondu nahi izan zuen bere hamargarren edizioagatik: «Goi mailako kultur eskaintza duen programazioa da, eta hori eragile guztiek jaialdi hau egiteko egiten duten lan eta ahalegin handiari esker da. Argi dago 10 urtek askorako ematen dutela, eta horren erakusgarri da Atlantikaldia erreferente bilakatzea eta jende asko biltzea lortu duzuela».

Gainera, Foru Aldundiko Kultura zuzendariak egitarauko parte hartzaileen gehiengoa emakumezkoa izatea nabarmendu zuen: «Une honetan, edozein arlotan eta zehazki, kulturaren munduan emakumezkoek merezi duten papera aitortzeko aldarrikapena gero eta nabarmenagoa da, eta Atlantikaldia bezalako jaialdiak horretarako erakusleiho onak dira. Lehenik eta behin, emakume artisten papera aldarrikatzeak garrantzia ematen diolako artista horri, abeslari horri, talde horri. Baina, bigarrenik, ereduak direlako, etorkizuneko belaunaldiei euren buruak isladatuta ikusteko ematen dizkiegun erreferentziak izango direlako».

 

Location

Herriko Plaza
Herriko Plaza
Errenteria. Gipuzkoa