Ruper Ordorika bakarka Gernikako Lizeo antzokian

Date

09.21.24 - 09.21.24

Place

Bizkaia - Gernika

Bakakarkako emanaldia eskainiko du Ruper Ordorikak Gernikan.
Bakakarkako emanaldia eskainiko du Ruper Ordorikak Gernikan. (RUPER ORDORIKA)

Azken boladan bakarkako emanaldiak eskaintzen ari da Ruper Ordorika, eta formatu horretan taularatuko da irailaren 21 arratsean Gernikako Lizeo Antzokian. Bakarka egindako bi diskoak ditu aitzakia, Elkar diskoetxearen babesean argitaratu diren ‘Bakarka’ (2018) eta ‘Bakarka 2’ (2024) lanak. Bertan, bere kantu zerrendako 24 kantu moldatu ditu formatu akustikora, ahotsa eta gitarra soilik erabiliz. Emanaldia arratsaldeko 19.00etan hasiko da, eta sarrerak 12 euroko balioa izango du.

Bakarka

Ohikoan, Mugalariak taldea lagun aritzen da Ordorika disko eta zuzenekoetan, baina azken garaian badirudi gustua hartu diola gitarra akustikoa jotzeari. Era honetan sortzen ditu Ruperrek kantuak, bere etxeko goxotasunean, akorde xume eta melodia xuxurlak uztartuz, kantu ederrak osatuz. Gero, ohikoan entsegu lokalean borobiltzen dira abestiak Mugalariak bandako musikariak lagun, eta estudiora eramaten dituzte jantzi ederrez. ‘Bakarka’ saioetan ordea, artifiziorik gabe aritzen da Ruper, kantuak jatorrian bezala taularatuz, modu biluzian. Zuzeneko kantu zerrendan ez dira faltako ‘Egin kontu’, ‘Zaindu maite duzun hori’, ‘Aingeru guardakoa’, ‘Erruduna’, ‘Zaldiak Negarrez’, ‘Bakarka’ , ‘Martin Larralde’ edo ‘Nire begiek’ bezalako kantuak.

Zuzenean

Datozen hilabeteetarako kontzertu ugari hitzartu ditu Ordorikak, eta besteak beste, Larrabetzu, Bilbo, Irurtzun, Bera Gasteiz edo Donostian ariko da, hauetan guztietan bakarkako saioak eskainiz. Tartean, Mexikon ere ariko da, Guadalajara hirian kontzertua eskainiko baitu abenduaren lehen egunean.





Location

Lizeo Antzokia
Urtarrilak 8 kalea, 4
Gernika. Bizkaia

Links