Santiago Auseron, The Fake Cousins, La Blues Company eta Sugar Queen, Soraluzen

Date

11.18.24 - 11.24.24

Place

Gipuzkoa - Soraluze

Sugar Queen Soraluzeko Herriko Antzokian arituko da igandean.
Sugar Queen Soraluzeko Herriko Antzokian arituko da igandean. (GAZTELUPEKO HOTSAK)

«Aspaldikoa da Euskal Herriko ingurualde honetan blues, jazz eta horrelako doinu beltzekiko zaletasuna. Urteak dira musika mota horietan oinarritutako jaialdiak eta kontzertuak antolatzen ditugula Deba bailarako herrietan: Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Jazz-Blues zirkuitua… Musika hau promozionatzen duen diskoetxeak ere laster 30 urte beteko ditu Soraluzen», gogoratu dute Gaztelupeko disketxearen arduradunek.

Horrek guzti horrek izan zuen bere eragina 2019. urtean Blues Hotsak jaialdia sortzerakoan. Aurtengoa seigarren urtea da. Jaialdia joan den astelehenean hasi zen Lide Hernandoren solasaldiarekin. ‘Izotz ura’ (Susa) liburua izan zuen ardatz saioak.

Asteazken honetan Santiago Auseronen ‘La semilla del son’ road movie soinuduna ikusi ahal izango da 19.30ean.

Ostiralean (20.00) J.P. Bimenni & The Black Belts-en txanda izango da. Britainia Handian bizi den Burundiko artistaren soul banda

Hurrengo egunean, 12.30ean, Musika Eskolako kideen konboa iragarri dute, bluesaren inguruan osatutako ikuskizuna. 19.00etan Santiago Auseron ‘Luces de la Frontera’, belztasunaren oihartzunen kantaria entzuteko aukera akustikoan.

Igandean 08.30ean Argazki Rallya egingo da Kontrargiren eskutik. 9.00etan dolmenetara ibilbide gidatua (Debegesa) egingo da.

Eguerdian, 12etatik aurrera, hiru kontzertu egingo dira doanik kalean. Etxaburueta, Santa Ana eta Plaza Zaharran. 12.00etan The Fake Cousins taldearen zuzenekoaz gozatu ahal izango da. Boogie Woogie, Ragtime, Stride. 13.00etan The Wilson Organ Trioren eskutik earlyjazz, rhythm & blues eta funk beat. 14.00etan La Blues Companyko kideak igoko dira agertokira: Ñaco Goñi, Paul San Martin, Edu Bighands, Fernando Beiztegui eta Marti Elias.

19.00etan Herriko Antzokian Sugar Queenen txanda izango da. Hiru kontinenteetako jaialdi eta klub askotan aritua da abeslaria.

Aretoetako kontzertu bitartean umeentzat haurtzaindegia izango da. Sarrerak Iratxo (plaza berria – 943751320). Baso Biziak elkarteak parte hartuko du. Sarrera kobratzen diren ekintzetan (Zineman izango direnak) sarrera bakoitzeko euro 1 zuhaitzak landatzeko izango da.

Xehetasun gehiago webgunean.

Location

Herriko Antzokia
Toletxe Kalea, 7
Soraluze. Gipuzkoa