Süne Azpeitiko Sanagustin kulturgunean
Date
01.10.25 - 01.10.25
Place
Gipuzkoa - Azpeitia
Josune Arakistain musikariak gidatzen du Süne egitasmoa. Huntza taldeko kidea izandakoak bakarkako bidea abiatu du, eta dagoeneko kalean du iraupen luzeko lehen diskoa. ‘Amaineman’ izenpean dator debuteko lana, hamaika kantuz osatua. Urtarrilaren 10 gauean Azpeitiko Sanagustin aretoan ariko da zuzenean, eta bertan taularatuko du disko berria. Gaualdia borobiltzeko La Fulana ariko da musika sesioan. Emanaldi honetarako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko.
Trikia eta elektronika
Huntza taldearen azken aroan ezagutu genuen Süne egitasmoa. Trikia eskuan, elektronikaren bidetik jo du Josune Arakistain musikariak abentura berri honetan. ‘Sunday’, ‘Lau Korapilo’ eta ‘Txitxarro’ kantuak ezagutu genituen lehenik, eta azaroaren amaieran ikusi zuen argia lan luze osoak.
Modu askean sortu ditu disko berriko kantuak, une bakoitzean nahi izan duena eginez, askatasun osoz. Kantuen artean bada ezberdintasunik, baino guztien artean bada denak lotzen dituen hari bat. Bide horretan, diskoan parte hartzen duten kolaboratzaileen zerrenda handia da, eta lagunen babesean inguratu da debuteko honetan. Veintiuno, Antia Muíño, Greta Ch’aska, Moonshine Wagon eta Rikki dira horietako batzuk, eta tartean Huntza taldean kide izandakoek hartu dute parte beste kantu batean.
Diskoa zuzenean taularatzeko banda osatu du Sünek, eta bide horretan Antton Carretero (gitarra, baxua eta azpi-ahotsak), Greta Chasca (sintetizadoreak eta efektuak) eta Saray Saez (bateria) izango ditu lagun agertoki gainean.
Location
Sanagustin kulturgunea
Sanagustin kulturgunea
Azpeitia. Gipuzkoa