UT! eta lagunak Mungiako jaietan

Date

06.29.24 - 06.29.24

Place

Bizkaia - Mungia

UT! taldeko musikariak.
UT! taldeko musikariak. (BAGA BIGA)

UT! taldeak kontzertu berezia eskainiko du ekainaren 28 gauean Mungiako jaietan. Taldeko musikariekin batera, musikari lagunak izango dituzte agertokian lagun, abeslari ezagunekin emanaldia borobilduz. Saioa gaueko 23.30ean hasiko da eta Matxin plazan izango da hitzordua. Kontzertua, nola ez, doakoa izango da, eta jai egitarauatren barnean kokatzen da.

UT!

Musika eszenako zakur zaharrek osatzen dute Ut! taldea. Musikariek urteak daramatzete doinuak sortzen eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen, eta UT! taldearekin ibilbide berri bat abiatzen dute 70eko eta 80ko hamarkadetako euskal musika zutabe nagusi hartuta. Beñat Serna (ken Zazpi), Jon Fresco (Ken Zazpi), Iñaki Zabaleta (Ken Zazpi), Juantxu Urkiaga (Jokaldi) eta Markel Arevalo (Oxabi) musikariek osatzen UT! banda egun. Guztiak, musikari arituak.

Mungian eskainiko duten emanaldia berezia izango da, eta ohikoan jotzen duten kantu zerrenda gonbidatu bereziekin borolbilduko dute. Bide horretan agertoki gainean izango dira Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi taldeko kidea, eta egun bakarkako bidean ari dena), Ane Barrenetxea (Sua taldeko abeslaria), Roberto Moso (Zarama taldeko abeslaria) eta Andoni Basterretxea (Delirium Tremens taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea).

Ekaina beroa izan da taldearentzat, eta Laudion, Andoainen eta Sondikan aritu dira zuzenean. Datozen asteetarako ere badituzte zenbait emanaldi hitzartuak, eta tartean abuztuaren 15ean Zarautzen izango dira, eta irailaren 7an Ugao herrian joko dute.

Location

Matxin plaza
Matxin plaza
Mungia. Bizkaia

Links