Zetak Gasteizen

Date

08.08.24 - 08.09.24

Place

Araba - Gasteiz

 Pello Reparaz musikariak gidatzen du Zetak egitasmoa.
Pello Reparaz musikariak gidatzen du Zetak egitasmoa. (ZETAK)

Zetak taldeak 2025eko urtarrilaren 3an eta 4an du burua, ‘Mitoaroa’ ikuskizuna taularatuko baitu Nafarroa Arena gunean bi egunetan zehar. Lehen emanaldirako sarrera guztiak agortuta daude dagoneko, baino oraindik ere geratzen dira bigarren egunerako sarrera batzuk. Data berezi horiek baino lehen zenbait kontzertu eskainiko ditu hor-hemenka taldeak, eta abuztuan topera ariko dira zuzeneko emanaldi ugari eskainiz. Hitzordu garrantzitsu bat Gasteizko jaietan izango du bandak, abuztuaren 8an eta Foru plazako agertoki handian. Emanaldia doakoa izango da, eta 00.00 hasiko dira lehen doinuak.

Bost urte errepidean

Bost urte beteko ditu Zetak taldeak musika errepidean, eta pausoz pauso egindako bidea izan bada ere, ekintza bakoitzean urrats ausartak eman ditu bandak. Musikalki garatuz joan da taldearen norabidea, eta territorio berrietan murgildu da Peio Reparaz musikalki eremua askeetara zabalduz taldearen unibertsoa.

Ugariak izan dira ere bidean egindako lankidetza eta kolaborazioak, eta hori ere izan da Zetak-en identitate marka. Erramun Martikorena handia, Neomak euskal taldea, Bartzelonako Marala abeslaria, Galizako Fillas de Cassandra, edota Bomba Estereo taldeko Suu (Susana Ventura) dir horietako batzuk.

Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Aaztiyen’ izena darama, eta disko hori eta lehen garaiko klasikoekin osatzen dute egungo zuzeneko kantu zerrenda. Pello Reparazek banda sendo bat batu du ondoan, eta lehen kontzertutik Leire Colomo (perkusioa), Iban Larreburu (bateria) eta Gorka Pastor (sintetizadoreak) ditu alboan.

Abuztu beroa

Abuztuan beste bi emanaldi eskainiko ditu Zetak taldeak Euskal Herrian. Abuztuaren 14 gauean Portugaleten ariko da banda, Roke Deunaren jaien barnean eta Canilla ibilbideko agertokian. Abuztuaren 22an, berriz Laudioko jaietan ariko dira zuzenean, Herriko plazan eta gaueko 23.00etatik aurrera. Aurrera begira zenbait emanaldi hitzartu ditu bandak, eta Vilafranca del Penedes, Figeres, Manresa, Santiago de Compostela edota Chantada herrietan ariko dira zuzenean. Eta 2025 urtarrilean, ‘Mitoaroa’  ikuskizunaren txanda Nafarroa Arena gunean.

Location

Foru plaza
Foru plaza
Gasteiz. Araba

Links