> NAIZ.info: Aitzol Gogorzaren askatasuna galdegin dute «iratxoek» Basauriko espetxean
‘Iratxo margolariak’: Basauriko espetxe honen perimetroan amnistia letra larriz margotzera eta aldarrikatzera etorri gara gaurkoan. Honen moduko espetxeetan estatu espainol zein frantsesak 650 euskal herritar bahituak dituzte momentu honetan. Haietako asko gaixotasun larriekin daudelarik. Harresi honen bestaldean dagoen Aitzol Gogorzaren kasua da horietako bat. Hemen kanpotik ekimentxo deigarri honen bitartez gure animo eta indar guztiak bidali nahi dizkiogu.
Hemendik espainiako presidentea den Mariano Rajoy-ri eta bere barne ministroa den Jorge Fernandez Diaz-i salbuespenezko neurri hauekin amaitu eta euskal presoak kaleratzen hasi daitezen exijitzen diegu.
Horretarako hainbat lagun hurbildu gara honaino era original batean amnistia aldarrikatzera, amnistiaren oihua eta aldarria gure herrian ezarrita dagoen espetxe honen ateraino eramatera.
Hemendik euskal herritar guztiak deitzen ditugu presoen alde elkartasun ekimen original eta deigarriak egitera. Amnistiaren aldarria euskal herriko horma eta kale guztietan aldarrikatzera eta margotzera deitzen dugu euskal gizartea!