\r\n

Era berean, postean dagoen bideoa ekoiztu dute diru bilketan laguntzeko.

\n"}
Naiz+ Naiz+

Argindarrik gabeko Errekaleor pizteko, crowdfunding kanpaina

Argindarrik gabe utzitako Errekaleor auzoa pizteko crowdfunding kanpaina abiatu dute.

Lakuaren Industria sailaren aginduei jarraituz, pasa den maiatzaren 18an utzi zuten Ertzaintzak eta Iberdrolak auzoa argindarrik gabe. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gainera, auzoak bizi-baldintza egokirik ez duela argudiatuta, hura eraitsiko duela iragarri du.

Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko gune autogestionaturik handiena da Gasteiz kanpoaldean kokatutako Errekaleor eta egun 150 pertsona bizi dira bertan. Bizilagunek, ostera, bertan jarraitzeko asmoa argia dute eta hura bideragarri egiteko, 100.000 euro biltzeko kanpaina abiarazi dute asteburuan Coopfunding plataforman.

Zehazki, energia burujabetza lortzea da auzokideen helburua eta 550 eguzki plaka inguru jarri nahi dituzte auzoko 150 biztanleren beharrak asetzeko. Maiatzaren 18tik hona dagoeneko urrats txiki batzuk eman eman dituzte euren kaxa, izan ere, argia kendu eta hurrengo astean ipini zituzten lehen eguzki plakak.

Plaken instalazioa modu komunitarioan egingo dutela adierazi dute, etxebizitza bloke bakoitzean instalazio indibidualak jarri beharrean. Zehazki, energia produkzio eta kontsumoa kontrolatzeko zentraltxo bat eraiki nahi dute, hortik, produzituriko energia banatzeko.

Kanpainaren lehen bi egunetan 13.000 euro bildu dituzte eta hura sare sozialetan sustatzeko #100milaArgi traola erabiltzen ari dira.

Era berean, postean dagoen bideoa ekoiztu dute diru bilketan laguntzeko.