Taldeak berak hedatu du goizean honako bideo motza. Europan Berri Txarrak egiten ari den biraren uneetako bat da, bart Nantesen emandako kontzertuarena... Berezitasuna, gehienean aretoak lepo jotzen ohituta egon arren atzo ikusle bakarra inguratu zela euren kontzertura.
Dena eman zuten, hala ere: «NANTES atzo: publikoan zale bakarra. Gaur Parisen dena emango dugu, atzo bezalaxe. Zale horrek dena merezi duelako», izan da taldearen mezua.
Parisen izango da taldea gaur eta abuztuaren 8a bitarte hitzordu bakarra Euskal Herrian, uztailaren 28an Lakuntzan, Hatortxu Rock-en 20. edizio bereziaren baitan.