\r\n
Larunbatean, Fan Hemendik eguna izan zen O\u00f1atin. Guardia Zibilak Euskal Herritik alde egiteko aldarrikapenak bultzatuta, egun osoko festa egin zuten. Kontzertuak eta herri bazkaria izan ziren eta eguna \u00abFan Hemendik, utzi bakean Euskal Herria\u00bb leloa zuen manifestazio jendetsu batekin amaitu zuten. Ekitaldi nagusian, berriz, antzerki batekin Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatu nahi izan zuten.
\r\nBideoan ikusi daitekeen moduan, O\u00f1atin jai giroa nagusi izan bazen ere, egunak arreta berezia eragin zuen Ebrotik behera, sare sozialetan ekimena bera desitxuratuz eta kriminalizatuz.
\r\nO\u00f1atiko Guardia Zibilak eurak izan ziren sareak erabiltzen lehenak.
\r\n\r\n\r\n\r\nApoya a los guardias civiles de #O\u00f1ate y a sus familias frente a los intransigentes
\r\n\u2014 Guardia Civil (@guardiacivil) 2017(e)ko ekainak 17\n
Hagamos TT #YoSoyGuardiaCivilDeO\u00f1ate#NoNosVamosAir pic.twitter.com/RZLVixroQV
Babesa eskatzen zuten bertan, #YoSoyGuardiaCivilDeO\u00f1ate eta #NoNosVamosAir traolak trending topic bihurtzea galdegiten zuten bitartean.
\r\nGuardia Zibilaren ondotik, Jose Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroa zetorren, O\u00f1atin eta Altsasun Guardia Zibila \u00abbeharrezkoa\u00bb dela esanez.
\r\n\r\n\r\n\r\nLa @guardiacivil es imprescindible en O\u00f1ate, en Alsasua y en toda Espa\u00f1a. Nuestro apoyo es y ser\u00e1 siempre firme.#YoSoyGuardiaCivilDeO\u00f1ate
\r\n\u2014 Juan Ignacio Zoido (@zoidoJI) 2017(e)ko ekainak 17\n
Guardia Zibilak idatzitako txioak oihartzuna izan zuen, 6.000 bider izan baitzen partekatua eta mezu dezente bildu zituen. Kartelak ere egin dituzte okasiorako.
\r\n\r\n\r\n\r\n#YoSoyGuardiaCivilDeO\u00f1ate \u00bfte sumas al hashtag? pic.twitter.com/95FZaX4ApJ
\r\n\u2014 (((LaVerdadOfende\u0646 (@Ofendelaverdad) 2017(e)ko ekainak 17\n
Dirudienez, Fan Hemendik egunak oraindik ere zeresana emango du, izan ere, Guardia Zibilaren Twitter kontuak \u00a0#YoSoyGuardiaCivilDeO\u00f1ate\u00a0traolarekin jarraitzen zuen atzo iluntzean.
\r\n\r\n\r\n\"El honor consiste en hacer hermoso aquello que uno est\u00e1 obligado a realizar\"
\r\n\u2014 Guardia Civil (@guardiacivil) 2017(e)ko ekainak 18\n
A. de Vigny#YoSoyGuardiaCivilDeO\u00f1atepic.twitter.com/aa3Kw9smHZ
Urtero errepikatzen den hitzordu honek ere komunikabide espainolen arreta berezia eragin du eta hamaika titular esanguratsurekin argitu zuen igandeak. Tartean \u2018La Gaceta\u2019 egunkariaren \u2018Los batasunos acosan y se burlan de la Guardia Civil ante la inacci\u00f3n del Gobierno\u2019; \u2018El Mundo\u2019 agerkariko \u2018Los 'payasos' de O\u00f1ate\u2019 edo ABC-ren \u2018\u00abFuera, perros\u00bb: as\u00ed son las campa\u00f1as de la izquierda radical contra la Guardia Civil de O\u00f1ate\u2019.
\r\nKriminalizazioaren aurrean, sare sozialetako erabiltzaile batzuk O\u00f1atin benetan zer gertatu zen zabaltzen saiatu ziren, hauek ere umorea lagun.
\r\n\r\n\r\nUna horda de radicales rodea el cuartel de la Guardia civil de O\u00f1ati. Lo que ocurri\u00f3 despu\u00e9s te sorprender\u00e1. #YoSoyGuardiaCivilDeO\u00f1ate pic.twitter.com/z3U4nhcyD4
\r\n\u2014 Jonathan Mart\u00ednez (@jonathanmartinz) 2017(e)ko ekainak 17\n
Urtero errepikatzen den Fan Hemendik eguna\u00a0aurtengoan izaera bereziarekin zetorren, ETAren armagabetzearen urtea izanik \u00abGuardia Zibilaren txanda\u00bb iritsiko zela iragarri baitzuten.
\n