50 herrik erabakitzeko eskubidearen bidean hitzordu garrantzitsua dute igandean, izan ere, etorkizunaren inguruko galdeketak izango dituzte. Zehazki, Debabarrenak –Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze–, Lasarte-Oriak, Usurbilek, Lea-Artibaik –Aulesti, Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Lekeitio, Ondarroa, Ziortza-Bolibar–, Legutiok, Urkabustaizek, Orozkok, Uribe-Butroek –Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Gatika, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia–, Uribe Kostak –Barrika, Berango, Fruiz, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz–, Urola Kostak –Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia– Zeanurik eta Zubietak hartuko dute hitza.
Tartean da Durangaldea ere, Abadiño, Durango, Elorrio eta Zornotza, eta spot hau egin dute motorrak berotzeko.