Theressa May-ren gobernu kide berriak nolakoak diren salatzeko baliatu du Andersonek txioa eta bertan txertatu ditu gorrotoaren adibideetako batzuk. Tartean Celtic taldeko Scott Sinclair jokalariaren aurkako mezu arrazista ikusi ahal dugu (\u00abbananak maite ditu\u00bb) eta hainbat errepublikarren argazkiak dituen dorrea.
\r\nAntzeko adibide dezente ikusi ahal da unionisten dorre horietan. Honakoa adibidez, IRA eta KAT hitzak dituena. Lehena aski ezaguna da, bigarrena \u2018Kill all taigs\u2019 esamoldearen laburdura da, \u2018taig\u2019 hitza iseka modura errepublikarren aurka unionistek ibili izan dutena da eta \u00abdenak hil\u00bb esamoldeari lotua.
\r\n\r\n\r\n\r\n'respect our culture' they say while they place a flag on the bonfire saying 'kill all taigs'
\r\n\u2014 conn \u26a1\u26a1 (@c0nnifer) July 11, 2017\n
riiiiiiiiight, gotcha. #eleventhnight pic.twitter.com/SriND3ApJe
Irlandarren ikurrak, katolikoenak, ordezkari politikoen aurpegiak... unionistek gorroto duten guztia eramaten dute dorre horietara... aurten ikurrina ere bai.
\r\n\u00abNazka\u00bb-z gain, arriskua
\r\nGau honetan hainbat errepublikarrek adierazi dute ekimen honek sortzen dien \u00abnazka\u00bb (Twitterren batzuk), baina horrez gain urtero segurtasun arazo dezente sortu ohi dute errepublikarrek. Dorreak etxebizitzetatik gertu egin ohi dituztelako, iaz hainbat etxe erre zituzten, adibidez. Bart ere izan dira antzekoak, Belfast Telegraph agerkariak jaso duenez, 200 bat larrialdi dei jaso dituzte suhiltzaileek bart eta 40 bat segurtasun gertakari izan dira \u00abbonfire\u00bb delako hauekin lotuta.
\n