Naiz+ Naiz+

Mari Domingik ez al du abestirik merezi?

Baiezkoan dira Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasle eta Elgoibarko Izarrako aisialdi taldekoek eta kantu bat sortu dute bere omenez. Bideoklipa ere egin diote, Mari Domingirekin berarekin grabatutako irudiekin. 

Abesteaz eta ederki pasatzeaz gainera, genero rolak eta estereotipoak gainditzeko bidean pausoak emateko aukera ikusi du Elgoibarko Izarrak taldeak kantu honekin, «Olentzero eta Mari Domingiren arteko botere-harremana orekatu» nahian.

Hona hemen abestiaren letra.

Ardixak jeitzi, ortua landu, jo ta ke beti basarrixan,

Mari Domingik edukitzen dau nahikua lan urte guztixan.

Hori dala ta azken aldixan askotan ez dogu ikusi,

Baina aurtengoz ere ez gaitxu bere bisita gabe utzi.

Horra Mari Domingi, horra Mari Domingi

Mendixak elurpian ta kaliak hotz,

Horra Mari Domingi, horra Mari Domingi

Negua epeltzen digun poz.

Asto gainian zakua hartuz, halako egun berezixan.

Etxe danetan poza banatuz, bueltan dogu berriz herrixan.

Dantza ta kantu, salto ta salto gabiltza ume ta nagusi.

Gabon garaixan danon barruan umore ona nagusi.

Horra Mari Domingi, horra Mari Domingi

Mendixak elurpian ta kaliak hotz,

Horra Mari Domingi, horra Mari Domingi

Negua epeltzen digun poz.

 

Aurtengoan dirudienez, zorionekoa da Mari Domingi abesti eta bideoklipaz gain bideo ere badu eta. Ikusi.