Euskal Herriko VIII. Mus txapelketa jokoan da eta asko dira otsailaren 20ean jokatuko diren zazpi herrialdetako kanporaketetarako txartela eskuratu dutenak. Naiz +-en jarraipen berezia egiten ari gara 2016ko Mus txapelketari eta orain arte jokatutako kanporaketen emaitzak ikusi daitezke mapan, irudi eta guzti.
Final handia Zuberoako Urdiñarben ospatuko da martxoaren 5ean eta aurten 50.000 euro baino gehiago banatuko dira sarietan. Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute; irabazleek, aldiz, txapela eta garai ikurrez gain, 3.000 euro eta lau lagunentzako nazioarterako bidaia.
Une honetan Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 250 herritan jokatzen ari da Euskal Herriko Mus Txapelketa, izan ere azaroan, abenduan eta urtarrilean herriz herriko kanporaketak izaten ari dira.
Iazko txapelketan Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen kanporaketa eta 4.000 pertsonek parte hartu zuten VII. Mus Txapelketan.
Info + Twitterren #ehmus traolarekin.