\r\n

Oihartzun zabala izan du Francoren esketxak. Bai Kalalunian, baina baita Euskal Herrian ere. Hemen twitterren aurkitutako hainbat mezu:

\r\n
\r\n

Me rindo a los pies del equipo que hace @poloniatv3.
Absolutamente espectacular lo de esta noche.
No tiene desperdicio.SUBLIME.\uf44f\uf3fc\uf44f\uf3fc\uf44f\uf3fc#Genios pic.twitter.com/D5bGfxN4CY

\r\n\u2014 Juan Miguel Garrido (@Juanmi_News) 2017(e)ko urriak 5\n
\r\n\r\n
\r\n

...Y por ver que se sent\u00eda
entraron en las escuelas
robaron algunos votos
y hostiaron a las abuelas...

\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f\uf44f@poloniatv3

\r\n\u2014 Ramon Vila (@rvilajulien) 2017(e)ko urriak 6\n
\r\n\r\n
\r\n

Us estimo infinit @poloniatv3 pic.twitter.com/5hJjeoLELc

\r\n\u2014 Bernat Castro #\u00d2c (@Berlustinho) 2017(e)ko urriak 5\n
\r\n\r\n
\r\n

Qu\u00e9 da\u00f1o va a hacer esta canci\u00f3n en castellano del @poloniatv3. La mejor arma es el humor, no las porras. pic.twitter.com/cPj6zviMRm

\r\n\u2014 Xavi Chica (@xavichica) 2017(e)ko urriak 6\n
\r\n\r\n
\r\n

Ze haundiak diren @poloniatv3-ko lagunak! Kar kar

:___________pic.twitter.com/7eTLzfhjqH

\r\n\u2014 Malcolm #NoPassaran! (@ideiazabaldu) 2017(e)ko urriak 6\n
\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Umorea eta ironia lehertarazi ditu TV3ko ‘Polònia’ saioak

TV3 telebista katalaneko ‘Polònia’ saioan atzo iluntzean ikusi ahal izan esketxa da honakoa. Satira, umorea eta kritika uztartzen dituen programa da ‘Polònia’ eta ezaguna da oso kataluniarren artean. Gaurkotasun gaiei erreparatu ohi diete eta noski, egunotan, zaila da Kataluniak bizi duen egoera politikoari muzin egitea.

Atzoko saioan ordea, Francisco Franco bera berpiztu zuen saioak. Kataluniako runba deituriko generoaren abesti esanguratsuena den Peret-en ‘El muerto vivo’ kanta oinarri hartuta egin zuten parodia, eta dantzan eta kantuan ageri ziren Francisco Franco, zenbait polizia espainol eta botere judiziala irudikatu gura zuten gizonak.

Umorea da saioak duen arma bakarra eta hala jakinarazi zuen saioa abiatua aurretik. Atzokoa berezia izango zela aurreikusi zitekeen, eta, hala jakinarazi nahi izan zuen ‘Polonia’ saioa egiten duen talde osoak. Igandean, Kataluniako erreferendumean, zaurituak izan ziren lagun guztiei eskaini zieten atzoko saioa.

Oihartzun zabala izan du Francoren esketxak. Bai Kalalunian, baina baita Euskal Herrian ere. Hemen twitterren aurkitutako hainbat mezu: