Alex Areizaga

2014ko Iparra-Hegoa ekimena abian da

Iparra-Hegoa ekimena hasi dute arten ere Seguran. Jada bi antzerki emanaldi egin dituzte, eta datozen asteetan ugaritu egingo dira ekintzak, hitzaldiekin, erakusketekin eta bestelako ekitaldiekin. Martxoaren 31tik 6ra bitartean ospatuko dira ekintza gehienak. Batzuk aipatzearren, bertso afaria apirilaren 3an egingo dute, Amets Arzallus eta Jon Maiarekin; apirilaren 5ean, berriz, Euskal Herriko zazpi eskualdeetako ekoizleen merkatu berezia egingo dute goiz goizetik; Egun berean Euskal Herriko gazteen topaketa-bazkaria egingo dute eta gauean kontzertuak eta festa egongo dira. Igandean, azkenik, Gereziondoko ekitaldia, animazioak eta herri bazkaria egingo dituzte, egitarauari itxiera emanez.

Bideoa Kiribil konpainiaren Orobil Borobila antzerkiko irudiekin osatuta dago, 2014ko Iparra-Hegoa ekimenari hasiera eman ziona.

Informazio gehiago: iparrahegoa.blogspot.com.es/