Alex Areizaga

Edukiontzi berdeari agur esan diote Seguran

 

Segurako herritarrak gaikako hondakin bilketa garatzen hasi ziren atzo. Edukiontzi berdeari agur esan diote, sistema jasangarriago baten alde, birziklatzeko beharraren kontzientziari erantzunez. Guztiak ez dira une gozoak izan, bereziki kontenedore berdearentzako. Segurako Ernaiek egin duen agur-bideo eder batean ikus daiteke nola doan kontenedore berdea herritik, melankoliak jota.