Alex Areizaga

Ehunmilak 2015 - Egunsenti bat Goierritik

Bihar hasiko dira Ehunmilak, Goierriko 2 Handiak eta Mari Murumendi lasterketak. Gogoa pizteko irudi batzuk, Lazkaomendiko egunsenti bati buruz. Egunsenti bat Goierrin. Ez nago ziur, baina egunsentiarekin izango zen. Mendi bazterrak nire logelan hasi ziren sartzen eta sartzen. Lekurik ezak, nonbait, esnatu ninduen. Segituan jauzi nintzen. Non nengoen? leihoa ireki nuen, eta emeki emeki, mendien lurraldean, mendien baitan, mendia izan nintzen.