Alex Areizaga

Ehunmilak eta G2H, jarraipen gau bateko bideoa

Ehunmilak eta Goierriko 2 Handiak lasterketak ospatu dituzte asteburuan. Lehena, 168 kilometrokoa, eta bigarrena 88koa. 600ndik gora pertsonek hartu dute parte bi probetan, eta milatik gora izan dira antolatzaile eta bolondres lanetan aritu direnak. Lan bikaina egin dute, gainera. Imanol Alesonek eta Nerea Martinezek lortu dute Ehunmilak proban garaipena, eta Iñaki Catalanek eta Silvia Trigerosek G2H lasterketan. Zaletuak etengabe korrikalariak animatzen aritu dira ibilbide osoan zehar, urtetik urtera proba hau bereziagoa eginez.

Ehunmilak proban Jaione Sasieta izan zen emakume goierritar azkarrena, eta Xabier Irazustabarrena gizon goierritar bizkorrena. G2H proban lehen goierritarrak Xabier Mendizabal eta Nuria Molina izan dira.