Alex Areizaga

Gabiriko Aste Nagusia

 Iritsi da azkenean Gabiriko Aste Nagusia berriro ere. Aurten ere, aste oso batez, festak ez du etenik izango leku guztitatik agiri den Gabirin. Gaur herrikoentzako gazte afariarekin hasiko dituzte festak, Skandalue txarangaren laguntzaz.

• Bihar arratsaldean bertso saioa egingo dute plazan, 19:00etan (Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Nerea Elustondo, Imanol Uria eta Peio Ormazabal) eta gauean, BALL DE DIABLES D’ESPLUGUES DE LLOBREGAT TALDEAREN CORREFOC I BALL PARLAT ikuskizunaz gozatzeko parada izango da, Nothern pride eta Guri Bost taldeak oholtzara igo aurretik.

• Etzi, osteguna, Unsain Anaiak taldearekin dantzaldia egongo da goizaldera arte. Nazioarteko fama duen Mozorro desfilea ere gau honetan egingo da, 1:00etan.

• Ostiralean, abuztuak 16, jaietako egun handia izango da. arratsaldean egingo den sagardo eta txistor dastaketak giroa berotuko du gaueko kontzertuetarako:

- McONAK
- SKAKEITAN
- TRIKI HOTS

Ondoren, goizaldean, txokolate jana egingo da.

• Larunbatean, nostaljikoentzako, Joselu Anaiaken kontzertu bikaina izango da,

Herri txikia izan arren, festa handiak izaten dira Gabirikoak. Hona hemen Obrint Pas taldea etorri zeneko bideo bat.

Guztiak gonbidatuta zaudete!!!