Alex Areizaga

Muxu bat Errota bat Ordizian

 

Ordizian Atez Ateko hondakinen bilketa sistema jartzekotan dira. Ekainaren 29an eta 30ean sistema horren aurkakoek galdeketa deitu dute, eta testuinguru horretan, egunotan, birziklapenaren eta zero zabor filosofiaren aldarrikapenak kalera ateratzen ari dira, herritar askok ildo horrekiko duten konpromisoa erakuste aldera. Horren barruan, ostegunean Muxu bat Errota bat ekimena burutuko dute Porrotx pailazoaren laguntzaz. 18:30ean jarri dute hitzordua Arboledan. Hau da ekimenera deituz Ordizia Zero Zabor taldeak osatu duen bideoa.