Alex Areizaga

Zoragarria izan zen Aizkorri esnatzen ikustea

 

Larunbat goizean, Aizkorri esnatzen ikusteko aukera izan genuen, Otañoko gainean. Leku zoragarria da, zapatu honetan Leharrei Mendi Lasterketa pasako den lekuetariko bat. Gain horretan geundela, 360 gradutara mendiak esnatzen ikusiz, irratian Haurtxo txikia sehaskan dago abestia jarri zuten, eta unea majikoa izan zen. Hemen une hori guztiei gerturatzeko saiakera bat, edo astelehen goiza goxatzeko modu bat.