14:49 h

Bandera, Altsasu, presoak, Zorrotza eta Errekaleor

(Albiste ikusi edo zabalduenen araberako asteko errepasoa Info7 irratian)

Read more
\r\n

Ander Maezturen tortura testigantza da bideokoa, 2014an NAIZen egindako elkarrizketa baten harira jasotakoa. Asteon, lehenbizi Iru\u00f1ean eta ondoren Madrilen bi alditan gaia artxibatu ostean auzitegira deitu dituzte zazpi polizia bere tortura salaketen inguruan deklarazioa hartzeko. Ukatu egin dute, noski, eta gaia esku artean hirugarren aldiz zuen epaitegiak, aurrez beste bitan artxibatu zuelako, ez du egoki ikusi poliziei galdera bakar bat ere egitea...

\r\n

Beste 40, 50, 70, 80 urte pasa beharko dira egia argitara irten dadin? Agian bai, Bilboko plazarik garrantzitsuenetako batean Franco garaiko ikurrak kentzeko lanak asteon hasi baitira. 2002an izan zen lehen saiakera eta orduan Udalak ez zuen begi onez ikusi, \u00abbalio arkitektoniko handia\u00bb omen duelako ikurrak.

\r\n

Ez da harritzekoa, beraz, ikur horri berari helduta Madrilen, dozenaka poliziren aurrean inolako arazorik gabe, inork kargurik hartu gabe, egin ahal izatea manifestazioa falangistek:

\r\n

\r\n

Kataluniako Gobernuaren azken akordio eskaintza egitera joan zen Carles Puigdemonten aurkako protesta zen faxistena. Presidentak Junqueras eta Romeva alboan zituela egin zuen proposamena Madrilen. Madrilek akordioa nahi badu akordioa izango da, eta ez badu nahi erreferenduma egingo du berdin-berdin Kataluniak. Tartean errekadutxua ere bai \u2018pujolismoa\u2019-ri... eta herriaren izenean trapitxeoan jarraitzen duen Eusko Alderdi Jeltzaleari ere:

\r\n

\r\n

Kataluniakoaz auzo lotsaz gutuna idatzi dute asteon Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek EH Bilduren izenean. HEMEN irakur dezakezue.

\r\n

\"\"

\r\n

Kuriosoa da nola askorentzat \"herri\" eta \"alderdi\" hitzak baliokideak diren, nola diren negozio eta finantziazio sistema ilunak \u2018herri\u2019 trapitxeo. Asteon eskutik doazen adibide batzuk autopista eta erraustegi artean.

\r\n

Jakin dugu UBS banku suitzarrak 450 milioi euro ordaindu dizkiola Deutsche Bank alemaniarrari Iru\u00f1ea eta Logro\u00f1o lotzen dituen A12 autobidearen kontzesioaren truke. 334 milioiko kostua izan zuen azpiegitura honek, baina 1.157 milioi ordainduko ditugu, urtero 40 bat milioiko gutxienekoa ordaindu behar baizaio kontzesio horren jabe denari. Erreportaje honetan xehetasun gehiago: La A12 de Sanz, derroche p\u00fablico en Nafarroa y negocio privado en Suiza.

\r\n

UPNk autobiderako baliatutako antzeko finantziazio modu bat baliatu dute Gipuzkoan PNVk eta PSEk erraustegirako... Bere lanetan aurrera doan egitura berrirako. Larunbaterako hitzordu garrantzitsua egin dute aurkakoek... Egun osoko aldarria izango da Zubietan, arratsaldekoarekiko ikusmina bada:

\r\n
\r\n

Larunbat honetan #m27martxa, denok Zubietara! Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala!Zabaldu! pic.twitter.com/XyGRqgnQha

\r\n\u2014 Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 22, 2017\n
\r\n\r\n

... eta Errekaleor. Gorka Urtaran alkateak auzoa osorik eraisteko prestakuntzak agindu ditu... Argindarrik gabe, oraingoz, baina aurrera ekiteko gogo biziz ageri dira bertako bizilagunak:

\r\n

INFO7 IRRATIAn ITXASO VI\u00d1E ETA JONBE AGIRRE (Errekaleor)

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Hitzak haizeak eraman ohi ditu, baita ekarri ere. Sexu erasoen akusaziopean du Durangok zinegotzi bat, Fran Garate PPkoa, Udalbatzak berak ere kargua uzteko eskaria onartu zuen garaian, baina ez du eserlekua utzi:

\r\n
Loading player...
\r\n\n"}
11:06 h

Katalunia eta ‘herri’ trapitxeoak, tortura eta memoria... eza

(Goian entzungai Info7 irratian hari berari tiraka osatutako laburpena

Manchestergo erasoak eman du zer esana asteon, noski, baita PSOEren gidaritza Pedro Sanchezek hartu izanak ere. Kataluniako prozesuan azken honek zer eragin izango duen,...

Read more
12:26 h

Asteak eman duena: Erraustegia, euskararen urratsa Nafarroan eta Gure Esku Dago

Asteroko legez asteak eman duenari begiratu diogu Info7 irratian. 

Gipuzkoan erraustegiaren eraikuntzak abiatu dituzte, berriz. Nafarroan 40tik gora udalerrik eremu «mixto»-ra igarotzeko eskaria egin dute eta Gure Esku Dagok...

Read more
\r\n

Beste izen propio batzuk: Nekane Txapartegirena, Suitzak Espainiaratzeko baimena eman baitu, helegiterako aukera dago oraindik eta gogor salatu du erabakia Amnesty International elkarteak; eta Arantza Zuluetarena, bere espetxeratzeko asmoz aitzakia bila jarraitzen baitute batzuk, oraingoz kale. Asteon errepresalituen aldeko ekimen berria ere aurkeztu dute, \u2018Euskal udaberria kalera\u2019 lelopean.

\r\n

Ziklo berria hauspotu asmoz...

\r\n

\"\"

\r\n

Herritarren eskutik sortu zena herritarren eskutan amaitzear da... Apirilaren 8an da hitzordua Baionan ETAren armagabetzerako, \u00abbakearen artisauek\u00bb deialdia berretsi dute asteon. Adierazpenak bata bestearen atzetik, Espainiak eta Frantziak egingo dutenarekiko, edo egingo ez dutenarekiko, kezka ere bai...

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Gehiegi luzatzen ari den trantsizio betean gaude eta aurrera begirakoan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko gai izango garen ala ez, hortxe gako nagusietako bat.

\r\n

Hala izan dadin galdeketak sustatzen ari da herriz herri Gure Esku Dago dinamika eta aste honi beste 30.000 boto gehiago gehituta ekin genion. Aurten izango diren lau \u00abolatuetan\u00bb lehena izan da Oarsoaldean, Tolosaldean, Larrabetzun, Astigarragan eta Hernanin. [2014tik hona, parte hartze datuak eta emaitzak herriz herri].

\r\n

Hezkuntza eremuan protesta parea utzi digu asteak. Asteazkenean irakasleen unea izan zen eta ostegunean milaka ikasle irten ziren kalera.

\r\n

... eta agur bat, Martin McGuinnessena:

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Asteari kolorea autobus transfoboak eman dio... Kasu honetan ez da lege beharrik izan bere ekinbidetea eteteko. Herritarren protestek bidali baitute bueltan etorritako bidetik.

\n"}
10:33 h

Torturari bi izen-abizen eta ziklo berria hauspotzeko urratsak

Info7 irratian asteari errepasoa #GureGalbahetik:

Rafael Catala Espainiako ministroari torturaren auzia eraman zion asteazkenean Jon Iñarritu EH Bilduren ordezkariak Senatura. Honek, aurrez beste hamaikak egindako moduan, ukatu egin zion...

Read more
\r\n

Bazterrean den PPri behar ez lukeen zentralitatea oparitu dio Sabin Etxeak...\u00a0

\r\n

...eta irudi bat, aste honetan berriro gure begitan berreskuratu duguna. Guardia Zibila, Bilbon, milaka herritarrek borondatez Sareri emandako 104.000 euroak konfiskatu eta hauek zenbatzen:

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Izan ere, asteon jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak ez diola Sareri bere dirua itzuliko... Argitu egin behar omen dute nor den diruaren jabea egiz, Herrirarena izan daitekeelakoan eta ez Sarerena... Argi bada gauza bat, eurena ez dela, diru hori ez dela Guardia Zibilarena... Sarek herritarrei babesa eskatu die dinamikak duen diru beharrari aurre egiteko.

\r\n

...eta asteari errepasoa ezin itxi, noski, Iru\u00f1era begiratu gabe... Zalaparta sortu baitu \u2018Errepresioari autodefentsa\u2019 izeneko dinamikak deitutako mobilizazioak. Ondoriorik latzena, hiru gazteren espetxeratzea eta hauei salbuespeneko legedia aplikatuz Auzitegi Nazionala sartzea tartean... eta gaiaz gehien irakurri dena,\u2018Pitu\u2019-k Info7 irratiko Talaiatik atalerako egindako hausnarketa... begiratzen hasita guztiari begiratu behar zaiolako:

\r\n

\r\n

Bitartean, inguru hurbilean urrats esanguratsuak eman dira Katalunian eta Eskozian. Azken honetan, bigarren independentzia erreferenduma iragarri du Nicola Sturgeon eskoziar ministro nagusiak. Egun berean ezagutu genuen, gainera, 2014ko azaroaren 9ko galdeketaren harira Mas, Ortega eta Rigauri ezarritako zigorra. Inhabilitazioa ezarri zien hiruei, erabakiari eta independentziari bide eman diezaioken inhabilitazioa. [\u2018Inhabilitaciones que habilitan\u2019, Be\u00f1at Zaldua].

\r\n

Gurean ez da antzekorik, oraingoz, baina bide egin asmotan galdeketen lau olatu berri sustatu ditu Gure Esku Dago herri dinamikak. Igandean izango da lehena Tolosaldean, Oiartzualdean, Larrabetzun, Astigarragan eta Hernanin. Ia 150.000 biztanleko eremuan botoa emateko aukera izango da...

\r\n
Loading player...
\r\n

\r\n\r\n

\r\n

Postdata:

\r\n

Asteko errepasoa isteko gure buruari begiratzea proposatzen duen bideo bat. \u00abEz bazaitu samintzen, bietako bat zarenaren adierazle\u00bb esanez aurkeztu zuten lana. Asteburu on:

\r\n

\n"}
09:28 h

Nora begira daude/gaude?

«Hori da mahai gainean jarri ninduena... eta hori da autokoa... ostia...». Inori ez litzaioke halako esfortzurik eskatu beharko baina asteon Sandra Barrenetxeak bere torturatzaileei aurpegira begiratu eta salatu egin ditu. Ahots...

Read more
\r\n

Sariengatik baino izandako akatsagatik eman du zer esana aurten Oscar sarien ekitaldiak. Dozenaka milioi ikusle, ikusle adinako euroko aurrekontua, mundu osoko begiak hari so eta txio eta emozio artean gutunazala nahastu eta luzaroan gogoan geratuko den unea utzi du aurtengoak.

\r\n

Barrez ginen ordu horretan baina momentu berean Madrilera bidean zen Alfredo Remirez @erreharria txiolaria... Irribarrea galdu gabe, hura ere, \u00abArma eskuan eta eskumuturra altxata\u00bb zihoala adierazi zuen goizean goiz. Arma, kasu honetan, argazki kamera zuen. Argazki kamerak eta hitzak delitu bilakatu direnaren adierazpide.

\r\n

\"\"

\r\n

Asteon espetxe arriskuan ziren bera eta beste txiolari nafar bat... Biek ere akordio baten aldeko hautua egin behar izan dute espetxea ekiditeko. Ez zen emaitzik onena, agian, baina ondoriorik okerrena ekiditeko bide eman zien biei behintzat.

\r\n

\"\"

\r\n

Talde ultrakatoliko batek transexualitatearen aurka abiatu duen kanpaina adierazpen askatasunaren baitan onartu behar da? Ez dakit... uste dut, hala ere, badela ezberdintasun nabarmen bat, adierazten dugunak eragiten duen kalteari loturikoa, gure eskubideen defentsan adierazi baino beste baten eskubidearen aurka, edo hura murriztu edo ezeztatu asmoz egiten dugun adierazpenaren artean... eta autobus transfobikoak herritar askoren izatea bera ukatzea dakar.

\r\n

\r\n

Chrysallis elkarteak aurrez egindakoaren aurkako kontrakanpaina da plataforma honek abiatu duena. Elkarte honek ez zion zabalpen handirik eman nahi izan hasieran gaiari (goian entzungai azalpena), gutxi batzuk direlako eta, gerora ikusi dugunez, norberaren identitate propiorako aukeraren eztabaidak bide luzea duelako irabazirik. Kontuan hartu behar genuke... \u00a0

\r\n

Martxoak 3 gaur, atzo hasi ziren urteurren ekitaldiak, 1936tik gaurdaino izandako giza eskubideen urraketak aztertuko dituen Egiaren Batzordea eskatu du izen bera daraman plataformak. Eragindako min injustua, aitortza, autokritika... kontzeptuak eta hauen gabeziak datoz burura, ezinbestean...\u00a0

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Urtebetetze bat ere bai, Sara Majarenasen alabarena, Izarrena. Hiru urte betetzearekin bat espetxea utzi eta amagandik bereiztuko zutela uste genuen... bapatean, eta ezustean, donostiar presoari 2. gradu berezi bat ezarri eta biek elkarrekin jarraituko zutenaren albistea jaso genuenean. \u00a0

\r\n

Bezperan ez genion ulertu Espainiako Zoido ministroari zertaz ari zen \u00ablanean ari zirela\u00bb esan zuenean eta batean eta bestean \u2018#Izarrekin Sara etxera\u2019 mezua zabaltzen ari zelarik biak bereiztu aurreko azken mezu gisa jaso genuen asteon gehien irakurri den pieza, Sara Majarenas berak hedatu zuen gutuna:

\r\n
\r\n

Carta p\u00fablica de Sara Majarenas: \u00abYo la necesito a ella, ella me necesita\u00bb https://t.co/uuc016Z3Mp pic.twitter.com/6R6UTDOQHR

\r\n\u2014 naiz: (@naiz_info) March 2, 2017\n
\r\n\r\n

Abokatuek bien askatasuna lortzeko lanean jarraituko dutela iragarri dute... Babes plataformako kideek ere nabarmendu zuten ez dela eskatzen zuten guztia bete, baina ama-alabak elkarrekin daude eta Donostian ospakizun kutsua izan zuen bien etxeratzearen aldeko mobilizazioak:\u00a0

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Irribarre asko daude marrazteko oraindik, baina asteon behintzat irribarre txiki batekin iritsi gara ostiralera... eta ez da gutxi.

\n"}
09:39 h

Barrez hasi eta irribarre batekin amaitu dugun astea

Bambi grafitigileak London inguruan egindako lana da irudikoa, «ur gaineko bitsetan bizi direnen herria (...) gezurraren herri» bilkaturik Donald Trump eta Theresa May dantzan (irakurri GAUR8n). Oscar sarietarako hautagai nagusia zen...

Read more
\r\n

EAEko eta NFEko ordezkari instituzionalak ere Baionan izan ziren Etchegaray presidente berriaren izendapen ekitaldian. Ez zen, ziur aski, ekitaldiak zuen garrantziaren neurriko ordezkaritza baina... Heldu den asterako jarri dute hitzordua Euskal Elkargoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi agintari nagusiek. Egungo administrazioren aitorpen edo, gutxienez, aintzat hartzetik eraiki behar bada biharko Euskal Herria, Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeek nolabaiteko izatea erdietsi dute punta batetik besterako hautetsi eta herritarrak batuz eta urrats handia eman du asteon, ekiteak jauzi bilakatu dezakeen urratsa. Ez dakit zazpiak bat esatetik hiruak bat esatera igaro behar garen, baina agerikoa da bat izate horretan orubeak eta gehiengoek nabarmen egin dutela hobera... bide horretan ekitea eta ekinaraztea da gakoa. Germain Hacala Urru\u00f1ako alkateorde eskuindar eta frantziarzaleak hitzorduaren harira \u00abbakarrik lasterrago, baina elkarrekin urrunago\u00bb atsotitza ekarri zuen gogora... Bera herri txiki eta hirien artean elkarrekin jarduteko beharraz ari zen, baina ideia berberak balio ahal digu herri gisa egin beharreko bidea lantzeko ere.

\r\n

Azken asteotan, honetan ere bai, Uxue Barkosen gobernuak Espainiari hark esperotakoa baino 93 milioi gutxiago ordaindu dizkiola Hitzarmenaren harira albiste izan da. Leku makurrean utzi du erabakiak UPN-PP-PSN hiruko interesatua. Zer da ba erabakia nafarren interesaren defentsa baino? UPNren agintaldi luzean interes hauen aurkara egindakoak agerian utzi ditu besteak beste. Lan erditan da aldaketaren gobernua eta halako eztabaida irabazleak mahai gainean jartzeak ekar dezake aldaketaren egonkortzea.

\r\n

Gasteizko Legebiltzarrean, berriz, autogobernu ponentzia bat, beste bat, abiatzea erabaki dute asteon EAJ, PSE eta Elkarrekin-Podemos taldeen baiezko botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Eztabaida mugen inguruan dago, muga legea den ala herritarren borondatea. Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak herritarrei galdetzeko aukera ere aipatu zuen, \u00abahal bada\u00bb. Hor dago koxka, eta ezin bada zer?

\r\n

\r\n

Bakegintzarako ere ponentzia bat, beste bat eta berriz, abian jartzea erabaki du EAEko legebiltzarrak. PPk ez du babestu, itxuraz presoen gaia bertan lantzea da euren ikuspegitik oztopo nagusia. Normala, badute zer ezkutatua.

\r\n

Ankerkeria agerian utzi baitu Sara Majarenas presoak eta Izar alabak jasan duten erasoak. Eraso matxista, dispertsioak eta salbuespen legeriak muturreko krudelkeria erantsi diona. Hobera doa IZAR txikia eta aste honetan espetxean ama izan diren preso ohiek ere eskatu dute bere askatasuna. Bi urtetik gora dira zigorraren 3/4ak bete zituenetik, 13 urteko zigorra ezarri zioten eta 12 beteta ditu, Euskal Herritik ehunka kilometrora eta espetxean mantentzen dute, hala ere.

\r\n

Gutxi dira PPkoak inguru hauetan baina gehiegi agintzen dute. Gezurrak berdin balio du dena kakazteko helburua betetzen bada, zer adibide hoberik Altsasu baino. EiTBn dezenteko arrakastaz ekin dio bideari Ur handitan programak eta asteon Altsasuko urriaren 15eko goizaldeko bostetan izandakoak ekarri dituzte gogora. Senideek herriaren inguruan esan diren gezurrak salatu dituzte bertan, eta telebistan ikusi dugu gezurra egiaren pare nola jartzen duten batzuk...

\r\n
Loading player...
\r\n

\r\n\r\n

\r\n

Soka ekarri zuen programak eta hemen jaso genituen erreakzioak. Hiru herritarrek espetxean jarraitzen dute eta euren askatasuna eskatzeko ostiraleroko kontzentrazioa izango da gaur. Gainera, bihar Soto del Realeko espetxera martxa izango da.

\r\n

Poliziaren bergizarteratze programa baten baitako errelato lizuna dirudi Altsasukoak; noski, ez da hautazkoa. Mozal Legea aplikatu dio Ertzaintzak asteon tabernari bati, pistola gerrian loturik kafea hartzea joan ziren bi poliziari ez zerbitzatzeagatik. Auzibidean ere Loiolako herri harresian parte hartzeagatik bi gazte... Fiskaltzak zortzi hilabeteko zigorra eskatu du euren aurka, hiru urtekoa, berriz, ertzainen akusazio partikularrak. Beste bi urteko espetxe zigor eskariari aurre egin beharko diote, gainera, Tafallako hiru herritarrek presoen aldeko brindis batean parte hartzeagatik...

\r\n

Zein bizi ibili ohi den polizia kontu batzuei begira eta zer motel beste kasu batzutan. Sadar futbol zelaia, Sevillako zaleek Sanferminetako bortxatzailearen aldeko pankarta bat zelaian eta mezuak sarean eta poliziaren eta Espainiako agintarien aldetik hitzik ez, ekintzik ez... eta mozalik ere ez... Sevilla futbol taldearen presidenteari jarri beharko lioketen arren.

\r\n

\r\n

Legak bere jabea du eta orain ez da herri honetan gehiengoa. Herriak bere jabe behar du izan eta ekin, legea ere bere izan dadin.

\n"}
09:29 h

Zazpiak batetik hiruak batera? Izatetik ekitera...


Ostiralero 10.15 inguruan Info7 irratian asteari errepasoa ‘gure galbahetik’.

Gure historia liburutan agertuko den gertakari garrantzitsua izan da asteon. 1789ko iraultzatik ez zuen aitorpena baitu Ipar Euskal Herriak elkargo...

Read more
\r\n

Gobernu-kidea horren nabarmen uztea ez da ohikoa. 27tik 7 dira PSEkoak, baina EAJren ezinbesteko makulu da Donostiako udal gobernuan, gutxi dira baina asko agintzen dute.

\r\n

Ziur aski Bilbon eta Donostian ez dira PNV eta PSE-PPren arteko harremanak erabat gaiztotuko. \u00abEgiazko kontuak\u00bb deitu ohi zaienetan, poltsikoari eragiten dienetan, ez baitaude horren aparte. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kasuan (DBE, RGI gazteleraz) adibidez. Egia bazter uzteak gezurrean korapilatzea ekarri ohi du, eta hau adibide nabarmena izan da. PP eta PSOEk Espainian gutxieneko soldataren igoera adostu zutenean inork gutxik jarri zuen zalantzan horrek eragina izango zuela DBE-n, kopurua zen dudakoa. Hala ere, hiruzpalau egunetan EAEko Lan Sailburuari eta lehendakariari gauza bat eta haren kontrakoa esaten entzun diegu. Goazen banaka:

\r\n

1.- Larunbata, hilak 7, Beatriz Artolazabal sailburua, gutxieneko soldatak eta diru-sarrerak bermatzeko errentak ez dute zerikusirik

\r\n

2.- Asteartea, hilak 10, Artolazabal bera GARAko I\u00f1aki Iriondoren galderari erantzunez, zerikusia badutela baina agian ez lukela hala behar.

\r\n

\r\n

3.- Eta gauza bat eta kontrakoa aldi berean esateko gai inor bada, hor EAEko lehendakaria, I\u00f1igo Urkullu, erantzun ulertezin baten bidez lehenbizi harremanik ez dutela, gero baietz baina 2017ko gutxieneko soldata ez 2016koa hartu behar dela erreferentzi gisa esaten...

\r\n

Gutxieneko soldata eta diru-sarreren bermearena bi kontu ezberdin direla esan zuen:

\r\n

\r\n

...egia da, ez dira gauza bera, baina bata bestearen neurrian kalkulatzen da... Erantzun berean, Urkulluk dio baietz, elkarri lotzen zaiela kalkulurako baino legeak zirrikitu bat baduela bata bestearekin ez lotzeko:

\r\n

\r\n

Hori esanda, ordea, azken dekretua baino 2015ekoa hartuko dutela kontuan dio Urkulluk...

\r\n

\r\n

mmm... bale, galdu gara. Erantzun berean azpimarratu nahi izan zuen pobreziari egin behar zaiola aurre eta lanpostuak sortu. Noski, ez da dudarik, kalitatezko lanpostuak sortuz gero diru-sarrerak bermatzeko gai izango bailitzateke jendea haren eskean aritu beharrik gabe.

\r\n

Guzti hau abendutik dator tiraka, aste honetako esan eta kontraesanen aurretik argia zirudien %8ko igoera izango zuela gazteleraz RGI esaten diotenak. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak, behintzat, nahiko garbi zuen, kontuak egitea ere nahiko erraza zela azpimarratu baizuen abenduaren 20an emandako agerraldian:

\r\n
Loading player...
\r\n

\r\n\r\n

\r\n

Egiari zor, Lakuari berak erabaki ez duen aldaketa bat kudeatzea dagokio orain. Burujabetza elkarbanaturen ajeak, agian? Gutxi ez baino lehen baino gutxiago dira asko ez dela Nafarroaren izenean bere burujabetza apurra negoziatzen zutenak. Lan zaila hartu dute UPNkoek, Hitzarmenari lotuta Espainiak eskatutakoa baino gutxiago ordaintzeagatik kritikatu du Uxue Barkosen gobernua, aldi berean, ordea, aurrez berak egindako milioitako opariak azaldu ezinda, herrialdearentzat akordio hobea lortzeko bidelagun izango dela esaten ari da.

\r\n

\r\n

Gutxi dira Nafarroaren beharrei uko egiteko prest Espainiaren mesedetan, baita ikuspegi identitario batetik ere. Agerikoa da gehiengoen iritziek ez dutela politikarien ekinbidean zuzeneko argirik ikusten eta horren adibide NUPk parlamentuaren aginduz berriki argitaratutako azterketa. %6,8k soilik dio nafarra eta espainiarra dela eta %20,1ek nafarra eta euskalduna dela. %45,1ek bere burua nafartzat soilik du eta tartean ageri diren beste aukera ia denetan euskalduntasuna ageri da.

\r\n

Alde egotea eta alde ekitea ez dira, ordea, gauza bera, noski. Gutxi dira euskal preso politikoekiko Espainiak eta Frantziak gaur-gaurkoz duten politika defendatzen dutenak. Azken aldian garbiago entzun ditugu gerturatzearen alde PSOEren ordezkariak ere. Idoia Mendiak (PSE) atzo EiTBn berretsi zuen, bere modura, gerturatzearen alde direla eurak ere:

\r\n

\r\n

Hala ere, PSEk ez du Sarek Bilbon antolatu duen manifestaziora joateko deirik egin. Alde egon baina manifestaziora ez joateko zaku horretan sartu dute euren burua EAJk eta Podemosek ere eta batzuen haserrea eragin duhorrek.

\r\n
\r\n

14an Bilbora ez joateko erabakiarekin, PODEMOS eta PNVk, PPren inmobilismoa errezten dute. Gauzak argi. #SalatzenDut pic.twitter.com/cIvgvbShK0

\r\n\u2014 Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) January 12, 2017\n
\r\n\r\n

Badira ez direnak joango, \u00abnorbanako gisa\u00bb joango direnak eta modu batera edo bestera mobilizazioari euren babesa adierazi diotenak.

\r\n
\r\n

Ni ez noa. Yo no voy. https://t.co/Amv1SRDleT

\r\n\u2014 Koldo Mart\u00ednez (@komaur) January 12, 2017\n
\r\n\r\n
\r\n

Este s\u00e1bado estar\u00e9 en Bilbo con Sare a t\u00edtulo individual. Comparto mucho y tambi\u00e9n echo cosas en falta, como el reconocimiento del da\u00f1o.

\r\n\u2014 Nagua Alba (@NaguaAlba) January 9, 2017\n
\r\n\r\n
\r\n

Espainiak hala moduz aplikatzen du \"etsaiaren zuzenbide penala\" (eta hori ez da bide zuzena). Urruntzea amaitu behar da

\r\n\u2014 Juan Jose Ibarretxe (@LHKibarretxe) January 12, 2017\n
\r\n\r\n

Elkarri egindako eskakizunak eta ika-mikak aparte, agerikoa da gutxi direla, ia \u2018batez\u2019, egungo espetxe politika defendatzen dutenak. Gasteizko Legebiltzarrean 75etik 9 besterik ez, parlamentu honen %88k presoen gerturatzearen alde dagoela dio. Nafarroako Parlamentuan ez da horren zabala baina gehiengoak du jarrera hori eta Ipar Euskal Herrian ez da urruntzerik defendatuko duenik.

\r\n

Adostasuna agerikoa da, urratsak? Adostasun hori oinarri urratsak emateko beharra azpimarratu du asteon Sarek. Gehiengo berriek politika berriak ekarri beharko lituzketela nabarmendu du Joseba Azkarrak.

\r\n

Gehiengo berriek errealitate berriak eraikitzeko gaitasuna behar lukete,\u00absalbuespen elkarbanatua\u00bb gainditze bidean. Gehiengo berri horiek ekitea behar genuke, edo zain egon gabe ekin asmo duenak, bakarrik bada ere, aldekotasun zabal hori baliatzen jakitea, gutxienez.

\n"}
08:49 h

Gutxi dira, baina gehiegi agintzen dute...


(Eduki bera oinarri kolaborazioa Info7 irratian, irakurri baino entzutea nahiago baduzue)

PP eta PSOEk ez dute ordezkaritza handirik inguru hauetan baina euren ekintzek marraztu dute, neurri batean, aste honetako informazioaren haria. Azkena, ...

Read more