\r\n

Indarkeria matxistaren aurkako eguna bihar, egoerari egiazko neurria hartzeko Maite Bidarte lankideak bere blogean idatzi dituen 8 adibideak azken gomendio gisa:

\r\n
\r\n

Hau idatzi dut jendeak ez dezan pentsa biolentzia matxista dela soilik bortz matxirulok emakume bat bortxatzea. Hemen niri gertatutako batzuk. \"#NikEreSufrituDutIndarkeriaMatxista\" https://t.co/MMzlXUCAer pic.twitter.com/O7QCL9160I

\r\n\u2014 maite bidarte (@maitebidarte) 2017(e)ko azaroak 23\n
\r\n\n"}
Ion Telleria

Aldebikotasuna; kupoa, Katalunia eta presoak

Asteari ohiko errepasoa egin diogu Info7 irratian. Abiapuntuan EAEko Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren legeen onarpena Espainiako Kongresuan. Aldebikotasunaz mintzo da, berriz, EAJ. Gaurko editorialean gaiaz argipen batzuk: ‘Debate unidireccional y subordinación financiera’

Aurrekontuak onartzeko garaia ere iritsi da bai EAEko bai Nafarroako gobernuetan. Lehenaren kasuan PPrekin batera onartuko dituzte EAJk eta PSEk. Enpresariek eta PPk egindako zerga jeitsiera onartu dute dagoeneko Lakuako gobernu kideek. Sozietateen Zerga %24ra jaitsiko dute, baina kenkariak murriztuta antzeko diru bilketa izango omen da... Posible ote da hori? PPren eta enpresarien eskariak asetzen ditu horrek? Zaila dirudi, Iñaki Iriondok gaur zerga honen inguruko matematika kontuez HEMEN.

Katalunian ere aldebikotasuna hizpide, Beñat Zalduak jaso ditu azken adierazpenak HEMEN.

...eta presoak. Izen propio askoko astea hau ere eta Parisen abenduaren 9rako prestaketa lanek aurrera darraite. Maite Ubiriak HEMEN azken datuak eta gogoratu MAPA HONETAN Frantziako espetxeetako biraren jarraipena egiten ari garela etapaz etapa.

Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzteneko urteurrena ere gogoratu dugu, gure harreta eragin duen txio elkarrizketa labur hau aipatuz:

Indarkeria matxistaren aurkako eguna bihar, egoerari egiazko neurria hartzeko Maite Bidarte lankideak bere blogean idatzi dituen 8 adibideak azken gomendio gisa: