Ion Telleria

Bilbotik Bilbora, presoen auzian urteak eman duena eta honen izen propioak

Presoak-2017-2018-labur
Presoen auzian, urteko titularrak.

349 ageri zen iaz Bilbo lepo bete zuen manifestazioaren osteko GARAren azalean, orduan ziren euskal preso politikoen kopuruaren erreferentzia. Biharko hitzorduaren atarian, 300ean da zifra. Urteak askorako eman du, ez behar adinerako, ordea. Hamabi hilabete hauetan izan diren urratsak eta adierazpenak jasoz egin dugu gaurko ‘Gure galbahetik’ berezia Info7 irratian. Honako puntuak ardatz:

1.- Estatuen urratsak

2.- EPPKren adierazpenak

3.- Adostasunak

4.- Izen propioak

5.- Motxiladun umeak

Urte bat azaletan

Hirutik behin presoen gaiari loturiko albisteak izan dira azken urtean GARAren azalean. Horiek jaso ditugu eta goian dituzue ikusgai.