\r\n
...eta bestea Alex Romaguerarena, Estatuak jasotako zigorra eta honek biktimekiko izan duen mespretxua gogoratuz, Hipercorreko zuzendaritzak izandako jarrera, hedabideek garaian izan zuten papera...\u00a0
\r\n\r\n\r\n\r\nHipercor: trenta anys i set silencis https://t.co/0bhKvXjn9C Per @AlexRomaguera pic.twitter.com/tFcnbXxsNT
\r\n\u2014 Directa (@La_Directa) June 19, 2017\n
Presoek autokritika egin behar dutela erantzun zien Urkulluk pasa den astean hauei. Euskadi Irratian asteon Jonan Fernandezi egin dioten elkarrizketan galdetu diote ia larriki gaixo direnek eta legez eta eskubidez aske beharko luketen gainerakoek ere autokritika egin behar ote duten. \u00abNahasmenik ez sortu\u00bb erantzun zion Lakuaren Elkarbizitzako zuzendariak kazetariari, baina ez zuen erantzun argirik ematen asmatu... eta gezur bat utzi zuen propina gisa. Hemen gehitu dugu pasartea entzun dezazuen:
\r\n\r\nI\u00f1igo Urkullu Katalunian izan da, han zelarik legea herritarren borondatearen neurrira egokitzeko beharra azpimarratu zuen eta ordu gutxian UPV-EHUren udako ikastaroen hasiera ekitaldian lotu egin zituen, demokraziak legezkoa behar duela iradokiz. Ekitaldi hartaz irakurtzeko egin dugun proposamena I\u00f1aki Sotok egindako kronika: POSVERDAD, RELATO, INTERESES DE CLASE Y ESCASA CREDIBILIDAD
\r\nGogoratu dugu, noski, Nafarroako Parlamentuan euskarak lortu duen aurrerapausoa eta Sanferminak bertan ditugunez iragarpen ugari izan direla asteon.\u00a0
\r\nEta ixteko musikaren izen pare ezaguna. Berri Txarrak-en Nanteseko kontzertu esklusiboa eta Fermin Muguruzaren Adarra Saria. \u00abGora herria!\u00bb
\r\n\n