\r\n
Ander Maezturen tortura testigantza da bideokoa, 2014an NAIZen egindako elkarrizketa baten harira jasotakoa. Asteon, lehenbizi Iru\u00f1ean eta ondoren Madrilen bi alditan gaia artxibatu ostean auzitegira deitu dituzte zazpi polizia bere tortura salaketen inguruan deklarazioa hartzeko. Ukatu egin dute, noski, eta gaia esku artean hirugarren aldiz zuen epaitegiak, aurrez beste bitan artxibatu zuelako, ez du egoki ikusi poliziei galdera bakar bat ere egitea...
\r\nBeste 40, 50, 70, 80 urte pasa beharko dira egia argitara irten dadin? Agian bai, Bilboko plazarik garrantzitsuenetako batean Franco garaiko ikurrak kentzeko lanak asteon hasi baitira. 2002an izan zen lehen saiakera eta orduan Udalak ez zuen begi onez ikusi, \u00abbalio arkitektoniko handia\u00bb omen duelako ikurrak.
\r\nEz da harritzekoa, beraz, ikur horri berari helduta Madrilen, dozenaka poliziren aurrean inolako arazorik gabe, inork kargurik hartu gabe, egin ahal izatea manifestazioa falangistek:
\r\n\r\nKataluniako Gobernuaren azken akordio eskaintza egitera joan zen Carles Puigdemonten aurkako protesta zen faxistena. Presidentak Junqueras eta Romeva alboan zituela egin zuen proposamena Madrilen. Madrilek akordioa nahi badu akordioa izango da, eta ez badu nahi erreferenduma egingo du berdin-berdin Kataluniak. Tartean errekadutxua ere bai \u2018pujolismoa\u2019-ri... eta herriaren izenean trapitxeoan jarraitzen duen Eusko Alderdi Jeltzaleari ere:
\r\n\r\nKataluniakoaz auzo lotsaz gutuna idatzi dute asteon Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek EH Bilduren izenean. HEMEN irakur dezakezue.
\r\n\r\nKuriosoa da nola askorentzat \"herri\" eta \"alderdi\" hitzak baliokideak diren, nola diren negozio eta finantziazio sistema ilunak \u2018herri\u2019 trapitxeo. Asteon eskutik doazen adibide batzuk autopista eta erraustegi artean.
\r\nJakin dugu UBS banku suitzarrak 450 milioi euro ordaindu dizkiola Deutsche Bank alemaniarrari Iru\u00f1ea eta Logro\u00f1o lotzen dituen A12 autobidearen kontzesioaren truke. 334 milioiko kostua izan zuen azpiegitura honek, baina 1.157 milioi ordainduko ditugu, urtero 40 bat milioiko gutxienekoa ordaindu behar baizaio kontzesio horren jabe denari. Erreportaje honetan xehetasun gehiago: La A12 de Sanz, derroche p\u00fablico en Nafarroa y negocio privado en Suiza.
\r\nUPNk autobiderako baliatutako antzeko finantziazio modu bat baliatu dute Gipuzkoan PNVk eta PSEk erraustegirako... Bere lanetan aurrera doan egitura berrirako. Larunbaterako hitzordu garrantzitsua egin dute aurkakoek... Egun osoko aldarria izango da Zubietan, arratsaldekoarekiko ikusmina bada:
\r\n\r\n\r\n\r\nLarunbat honetan #m27martxa, denok Zubietara! Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala!Zabaldu! pic.twitter.com/XyGRqgnQha
\r\n\u2014 Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 22, 2017\n
... eta Errekaleor. Gorka Urtaran alkateak auzoa osorik eraisteko prestakuntzak agindu ditu... Argindarrik gabe, oraingoz, baina aurrera ekiteko gogo biziz ageri dira bertako bizilagunak:
\r\nINFO7 IRRATIAn ITXASO VI\u00d1E ETA JONBE AGIRRE (Errekaleor)
\r\nHitzak haizeak eraman ohi ditu, baita ekarri ere. Sexu erasoen akusaziopean du Durangok zinegotzi bat, Fran Garate PPkoa, Udalbatzak berak ere kargua uzteko eskaria onartu zuen garaian, baina ez du eserlekua utzi:
\r\n