Hamaika Telebista: LOMCE legea EAEn ez zela aplikatuko esan zuten, baina gure ikastetxeetan gertatzen ari da. Lehen hezkuntzari eragin dio erabakiak. Gure hezkuntza sistema aztertu dugu; zer eragin izango dute ikasturte honetako aldaketek? Nolakoa izan beharko litzateke gure hezkuntza eredu propioa? Nola egin aurre LOMCE bezalako lege antidemokratiko bati? Horri buruz hitz egiteko lau ikuspuntu edo ertz landu ditugu: Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkariko koordinatzailea), Lurdes Imaz (EHIGEko kordinatzailea), Maite Alonso (Eskola kontseiluko zuzendaria) eta Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideak.
Laburpen bideoa: klik hemen