Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformak deituta Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko kalejira egin zuten iragan ostiralean. Ehunka familia eta hezkuntza komunitateko kide batu ziren bertan eta #LOMCEriPlanto egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.
Horretaz gain LOMCE ez aplikatzea lortzeagatik bertaratutako guztiak zoriondu zituzten.
> Argazki galeria: klik hemen
Gainera, datorren ekainaren 20an, Gasteizen, HPT - Hezkuntza Plataformen Topaguneak antolatu duen naizo mailako agerraldirako deia egin zuten.