Ikoitz blog naiz+

Hezkuntza sortzailea

Nora Barrosok ARGIAn argitaratu duen artikulua ekarri nahi dut oraingoan hona: 'Hezkuntza sortzailea'.

Hezkuntza Sortzailea bezala ezagutzen duguna Arno Stern ikertzaile frantziarrak sortutako lan egiteko edota ikasketa prozesua ulertzeko metodologia bezala ulertu dezakegu. Horra bere baitan biltzen diren 3 oinarrizko baldintzak.

Jolasa (norberaren ikasketa prozesua)

Bilakaera edo ikasketa prozesuan erabiltzen duten metodologiaz parte hartzaileek beraien kabuz eta haien nahiagatik gauzak ondorioztatzeko-ikasteko-iketzeko gai direla sentitzen dute. Ikasketa ez da bigarren baten eskutik etortzen, ikasketa jolas baten bitartez bizitzen da.



Rolak (jarrerak)

Tailerra antolatzen duen pertsona bertan daudenei laguntzeko dago baina berak ez du parte hartzen, ez ditu botere erlaziorik sortzen. Miguel Castrok “adierazpenaren emaginak” bezala definitzen ditu (jaiotza gauzatu gabe hura burutzen laguntzen duen pertsona).



Espazioa, inguruaren eraikuntza, sortutako erlazioak, aniztasuna, begirunea, jarrerak, jolasa, esperimentazioa, aurkikuntza pertsonalak, bilakaera, sorkuntza.

Espazioaren antolakuntza (ingurua)

Tailer hauetan espazioaren antolakuntzak ezaugarri garrantzitsuak hartzen ditu kontutan eta horrek pertsonen arteko erlazioak eta bilakaerak bideratuko ditu.

Alde batetik bilgunerako toki bat dago erdian (pintura tailerretan gelaren erdian kokatzen den mahai-paleta) eta eremu kolektibo hori guztien ardura da. Bestetik garapen pertsonalerako eremua ere badago (pintura tailerretan paretetan zintzilik dagoen orria). Jarduerak bi eremu hauen arteko joan etorriz beteta dago. Egitura hauetan oso desberdinak diren pertsonen arteko elkartzea ematen da, aniztasunari errespetu osoz. Desberdinen artean konparazioa zaila da eta hartara ona, egokia, itsusia edota gaizkiaren arteko konparazioek ez dute tokirik. Hori horrela norberaren sorkuntza propioa garatzeko egoera egokiak sortzen dira, barrutik bizitako ikasketa prozesu baten ondorioz. Ez nagusirik ez jarraitzailerik norberaren eraikuntzarako.