Azken asteetan LOMCEren araberako errebaliden gaia bolo-bolo ibili da, bai Madrilgo Kongresuan zein kale mobilizazioetan. Hori dela eta, eskolaldian zehar ikasleek barneratu beharreko eduki mordoen inguruko kezka zabaldu da.
Hain zuzen ere, 15 urteko eskolaldi guztian zehar batez beste ikasi behar dituzten 120 ikasgaiak, hiruilekokako pasa beharko dituzten 360 ebaluazioak edota egingo dituzten ehunka azterketa partzial ekarri ditu ondorengo bideo harrigarriak gogora, LOMCEk agindu eta Heziberrik bere egin dituen DBH eta batxilergoko errebalidez gain.
Eskoletan ikasi beharrekoaz gain, ikastetxeetatik kanpo egin behar izaten dituzten etxerako lanak zein bestelako jarduera ezberdinak izan behar ditugu kontutan. Gehiegizko lan karga hori salatzeko ondorengo bideoa prestatu dute.