2019ko Kilometroak festaren testuinguruan hainbat ekimen antolatzen ari da Salbatore Mitxelena Zarauzko ikastola. Iragan otsailaren 28an 'ikastola' proiektuaren inguruko mahai ingurua antolatu zuten. Bertan, Ikastola: zergatik eta zertarako izenburupean eta Samara Velte kazetariaren gidaritzapean, Edu Apodaka UPV/EHUko irakasle eta soziologian doktorea, Larraitz Ariznabarreta Zarauzko ikastolako lehendakari izandakoa eta kulturaniztasunean doktorea eta Idurre Eskisabel UPV/EHUko irakasle eta kazetaritzan zein antropologian lizentziatua aritu ziren solasean.
> Jardunaldiko bideo guztiak: klik hemen
> Ikastolako kideek NAIZen argitaratutako iritzi artikulua: klik hemen