EHIGE-k eta VSF-k eskola-jantokien inguruko ikerketa sakon bat egin dute. Eskola-jantokiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen aztertu dute: elikaduraren kalitatea, hezkuntz-potentziala eta gure ingurunearekin duen lotura.
Ikerketaren helburu nagusia EAE-ko eskola-jantoki publikoen egungo elikadura-sistemen analisia eta diagnostikoa egitea izan da. Helburu zabal horren baitan 4 operatibo planteatu dira:
- EAEko eskola-komunitateetako elikadura-sistemak ezaugarritu.
- Elikadura-sistema horiek toki-mailan inpaktuak aztertu, baita inpaktu horien konexio globalak ere.
- EAE-k aztertutako elikadura-sistemak hobetzeko dituen baliabide eta ondasunak aztertu.
- Eskola-komunitateetako elikadura-sistemak hobetzeko proposamenak idaztea, Elikadura Burujabetzako irizpideak txertatuz.
Laia Ekosormena elkarteak egin du lan hau kudeaketa eredu desberdinak dituzten 8 ikastetxe aztertuz, baita erakunde publiko eta pribatuen dokumentuak ere.
Ikerketa honen lehenengo agerraldia gaur egingo dute EHIGE-k eta VSF-k Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean. Lotura honetan zuzenean jarraitu ahal izango da 17:00etatik aurrera: klik hemen