Ilusioa, grina, pasioa, taupadak, martxa, sentimenduak, hoberena, elkarlana, euskara eta sardinak. Horiek dira aurtengo Ibilaldiaren logoaren deskripzioan azaltzen diren hitzak. Santurtzin izango da igande honetan eta TAUP! lema du Bizkaiko ikastolen jaiak.
Sardina lata erdi irekia iruditzat duen aurtengo edizioa Bihotz Gaztea ikastolak antolatu du. Lau gunetan banatutako egitarauak Santurtzin zein Ezkerraldean euskarazko hezkuntza zabaldu eta hedatzea du helburu nagusia.
> Ibilaldiaren webgune berezia: klik hemen
Jarraian aurreko urteetako bideoklipak: