Xabier Durruti

Pribatutasuna: kontuz ibili ematen dituzuen datuekin

Duela gutxi ikerketa bat egin nuen eta zuekin elkarbanatu nahi dut. Egun, edozein tokitan kreditu-txartelarekin ordaintzen dugu, dena bezala, bere arriskuak ditu. 

Kreditutxartela
txartela

Egin dudan ikerketa hau izan da. Erakunde publiko batera deitu dut eragiketa bat egiteko asmoarekin, zerbait ordaintzeko asmoarekin. Ordaintzeko modua eskatu zidatenean, kreditu-txartelaren bitartez egitea aukeratu nuen, hau dena, telefonoz, pribatutasuna zenbateraino babesten zuten jakin nahirik.

Datuak eskatzerakoan, izen-abizenak, txartelaren zenbakia eta data eskatuko zidatela pentsatzen nuen, baina ez, datu gehiago eskatu zidaten. Eskatu zidaten lehenengo datua, izen-abizenak izan ziren, gero, txartelaren zenbakia, data eta azkena, atzeko aldean dauden hiru zenbakiak. Azken datu hauek, hiru zenbaki horiek eskatzerakoan, nire ikerketa amaitutzat eman nuen. Jarraitu irakurtzen...

www.iparra.eus

Euskara Munduan Zabaltzen