Joseba Leizeaga naizplus blogak

Garoña betirako itxi

Trileroak bezala, nahasmenaz baliatuz, izugarrizko arriskua duen Garoñako zentral nuklear zaharkitua zabalik mantendu ahal izateko, behar dituzten tranpa guztiak egiten ari dira. Guztiak balio du urrezko arrautzen oilo erradiaktiboari etekina ateratzen jarraitzeko, baita gu guztiok arriskuan egoten jarraitzeak, arrisku handiagoan egoteak. Irudimenaz baliatuz, Garoñako zentrala betirako ixtea erabaki dut, tximinia horretatik erradiaktibitate gehiago isuri ez dadin.