Jostari blog naiz

Amaitu dute IRRIA DARIO HAIZEARI dokumentala

Zazpiak Bat produkzio taldeko kideek “Irria dario haizeari” dokumentala amaitu berri dute. Ekainaren 13an estreinatuko da berau Errezilen.

Dokumentala bera nahiz estrainaldiaren data ahalik eta gehien zabaltzea gustatuko litzaiekenez, norbanako, eragile eta hedabideengana jo dute, eta nik ere tartea egin nahi izan diet txoko honetan.

Beraz, animatu denok ekainaren 13an Errezilera!