Jostari blog naiz

...ta SEGI aurrera!

SEGI Itsasu2001eko ekainean iruñean sortu zenetik, hamaika urteko borrokaren ondoren, atzokoan agur esan zuen SEGI gazte antolakundeak itsasun egindako ekitaldian.

Hamaika urtean zehar, hamaika atxiloketa, hamaika torturatu, hamaika espetxeratu, hamaika kontrol... jasan behar izan ditu euskal gazte mugimenduak. Baina gai izan da, hamaika topagune, hamaika martxa, hamaika egitarau, hamaika kanpaina, hamaika borroka... martxan jartzeko eta hamaika ilusio pizteko.

Abian jarritako, martxan ipinitako, piztutako, eragindako, sortutako... borroka horiek guztiak, gazte antolakundeak ziklo bati amaiera emateko hautatutako esaldiarekin borobiltzen dira: "zirkuluaren antzekoa da borroka, edozein puntutan has daiteke... baina ez da inoiz amaitzen".

Eta SEGI-k, hamarkada pasatxo borrokan igaro ostean, agur esan badu ere, bertako kideek abiarazitako borroka bakar bat ere ez da amaitutzat jotzen gaur. Oraindik ere lan asko dago egiteko.

Agur eta ohore beraz, SEGIri! Eta ongi etorri, herrian, auzoan, unibertsitatean, ikastetxean, txosnan, gazte asanbladan, jaietan, udalean... lanean ari zareten guztioi, zirkuluaren edozein puntutan hasi duzuen borrokak, etenik izango ez duelako!

... ta SEGI aurrera!!!