Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Deseraikitzen ari den «Egin»-i agurra

Orain atal bat ixten ari da penaz gure historian,
baina gogoratuko dugu tintaz idatzitako agurrean.

Itzali dute zure etxea eta errotatiba, lagun maitea.
baina zure ondarea, benetan, betierekoa izanen da.

Itsasargia izan zinen zalantzaren lainoan,
isilduen ahotsa denboraren ispiluan.

Zure orriek herri istorio eta ametsak babestuz
salaketa ausartak eta garaipen txikiak lortuz.

Zure lerroetan ikasi genuen,
boterea zalantzan jartzen.

Izan zinen buru emantzipatuen etxea ,
hitz askeen arteko zubia, oihartzun etengabea, .

Nahiz eta gaur zure orriak ezin esnatuko,
zure izpiritu librea ez da inoiz hilko.

Zure irakurleen txinparta dago dantzan,
orain ere irakurritako hitz bakoitzean.

Agur, paperezko EGIN egunkaria
hedatu baituzu etengabe gure egia.

Eta isiltasunak hartu baldin bazaitu,
zure oroimena ezingo dute isildu.

Zure iraupena da adierazpen askatasuna,
egunsentian eguzkia bezala sortzen dena,

Arnasten dugun airea bezain bizia,
kristala bezain hauskorra den hazia.

Isildutako ahotsen oihartzuna izan zara,
itzalen beldur izan ez den oihu dardara.

Ekaitzean zehar dirauen sugarra,
eta gizaki egiten gaituen giharra.

Zu gabe, ideiak kartzelan hiltzen dira.
zu gabe ametsak itzaliko balira,

zurekin, balizko askatasuna heldu zelakoan,
gure gogoa altxatu zen zu irakurtzerakoan.

Idazle kementsuen luma izan zara,
egia islatzen ausartu den papera,
Munduari botatako harria,
duintasunaren giltzarria.

Gogoan har ditzagun Erauskin eta Salutregi
Murua edota Aranguren bezala, gure martiri.

Nahiz eta injustiziak zure ibilbidea geldi  
beldurrak ez zuen inoiz zure ahotsa itzali,

Argitaratutako orri aske guztiak sortutako legamia
bihurtu baitira Herriaren askapeneko hitzen habia.

Search