Beñat Zarrabeitia

Alemania vs Grezia, 1971an Monty Phytonek antolatutako aurrekaria

 

Ikusmin handia piztu du Alemaniak eta Greziak jokatu behar duten futbol partidak. Eurokopako final laurdenetako norgehiagoka izateaz gain, azken hilabetetetan emandako gertaera sozioekonomikoek arreta areagotu dute.

Marakana Txiki honetara 1971an Monty Pythonek antolatutako aurrekaria ekarri nahi izan dugu gogora, Filosofoen arteko partida historikoa. Kasu honetan, Aristoteles, Arquimides, Heraclito, Socrates, Kant, Hegel edo Nietzsche ziren norgehiagokaren izarrak. Marxek, aldiz, Luthero entrenatzailearen erabaki eztabaidagarriaren ondorioz partida aulkian hasi zuen. Filosofiaren historiako korronterik indartsuena zein ote zen jakin nahi zuten Monty Python bikainek eta Socratesen gol batek titulua eman zion Greziari.