Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Anoetarra!

Anoetara iritsi nintzenean, benetan txikia den herria aurkitu nuen.

Euskalduna eta jende jatorrez betetako herria, Ignaciok dion bezala: "Anoeta toki ederra da, bai"

Tolosarrekin betidanik erlazio ona izan dute anoetarrek, Irurarekin ez ordea. "Irura mala figura" eta "Anoeta tirri-tarra, bota puzkarra" esaten zioten elkarri gure elkarrizketatuek txikiak zirenean.

Urte batean zer egin zuen garaiko apaizak herriko festetan, euria ari zenean eta elizan musika jotzen hasi zirenean? Zein izan da Anoetan betiko hizkuntza? Eta zertan lan egiten zuten anoetarrek?

MªSolek galdera ederra bota zuen elkarrizketa amaitzerakoan:" Bueltatuko al zinateke antzinako bizitzara?"

Mila esker Mª Tere, Esther, MªSol, Jose Luis, Ignacio, Juan Jose eta Anoetako Jubilatuen Egoitzari.

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez