Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Baranbiarra!

Baranbion Damiana Hierrolabarria ezagutu nuen, Orozkon jaio eta 60 urtez Baranbion bizi den eta baranbiarra sentitzen den amama.

Nire euskara ulertzen ez zuela esaten zidan, baina elkar ulertzea lortu genuen eta Baranbiori buruz gauza asko kontatu zizkidan.

Amurrioko udalaren parte den herri txiki honetara iritsi zenean bi euskaldun soilik zirela, eta hori, Arabako herria delako azaldu zidan. Nahiz eta Bizkaiko muga 2 kilometrotara izan, nabarmena da garaian zeuden diferentziak.

Gaur egun euskara gehiago entzuten da Arabako herri txiki eta polit honetan.

Elkarrizketa amaitzerakoan, Jesus Mª Bernaolarekin mendian dagoen baselizara joan nintzen eta altsor bat dutela erakutsi zidan baseliza ireki zuenean.

Herri txikia, polita, jende jatorra eta inguru menditsu eta ederra benetan!

Mila esker Damiana eta Jesus Mª!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez