Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Berriztarra!

"Berrizen Donostian baino udaletxe politagoa dekogu" dio Belen Brabo berriztarrak. Jose Antonio Arriolarekin Berrizeko istorio bitxiak kontatzen dizkigute bideo honetan: Berrizen zapatu goizeetan eskola ere bazuten, arratsaldetan ezkontzak ikustera joaten zirela, jaietan eta dantza egiteko "irlandera" janzten zutela, betiko tabernak oraindik badirela et txuleta famatuenak Berrizen daudela.


Berriz euskaraz hitzegiten zen herria zen, baina herriko euskera. Eta gaur egun ikastolan ikasten duten euskera egiten dutenez "berriztarra" galtzeko bildurrez dira. Eta pertsonai garrantzitsu moduan "Berrizko markesak" nabarmentzen dituzte. Oso pertsona jatorrak, herriarengatik asko egin zutenak eta herriari asko utzi zietenak ere. Haiei esker Berrizeko udaletxea Donostiakoa baino politagoa omen da.

http://nieuskalduna.metroo.es-ren bidez