Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Lezotarra!

Lezotar guztiak unibertsitarioak dira. Hala da, bai.

Gure elkarrizketatuek, Peio eta Peiak (baserritarrak) eta kalekoak nolakoak bizi ziren kontatu zidaten.

Euskararen garrantzia LezonSanto Kristoren garrantazia... ba al zenekite Carmen Polo, Francoren emaztea urtero joaten zela Santo Kristoa bisitatzera?

Pasai Donibane eta Errenteriarekiko erlazioa kontatu zidaten ere. Festetara hara joaten zirela nesken atzetik. Baina inguruko herriekiko erlazioa ez zen, eta da, garrantzitsua jaien aldetik soilik, lanaren aldetik ere garrantzitsua da. Gaur egun lezotar gehienak inguruko herrietara joaten baitira lan egitera.

Askotan pasa naiz Lezotik, baina ez nuen ondo ezagutzen eta onera harritu ninduen udaletxea, Santo Kristo eta parte zaharra ikusi nituenean.

"Nolakoak dira Lezotarrak?" galdetu nien Jose, Juan, Esteban eta Jose Antoniori. Haien erantzuna?: "Batzuk harrak besteak emeak"

Mila esker Jose Cruz Izulain, Esteban Olaizola, Juan Cruz Zabaleta, Jose Antonio Zapirain, Malen eta "Aiton-Borda" Lezoko Jubilatuen Elkarteari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez