Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Oiartzuarra!

Oiartzunera joan nintzen eguna egun euritsua izan zen, baina nahiz eta zerua beltz-beltza egon, mendi artean egotea eta Jose Manuel eta Patxik kontaturiko istoriotxoei esker oso ondo pasa nun.

Jose Manuel Etxarte eta Patxi Etxebeste betidanik baserrian bizi izan diren oiartzuarrak dira. Lan eta lan egon dira bizitza osoa parranda askorik bota gabe.

Garaiko ligatzeko modua azaldu zidaten, elizaren garrantzia, estraperluko gora beherak eta Frantziarekin muga hurbil edukitzearen garrantzia eta abantailak. Tolare Oarsoaldean famatua den jatetxea betiko taberna zela esan zidaten, turismoa eta mendien garrantzia...

Erdaldun asko zeuden garaian Oiartzunen? Nolakoa da inguruko herriekiko erlazioa? Eta nolakoak dira oiartzuarrak?

Mila esker Jose Manuel eta Patxi!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez