Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Oñatiarra!

Zer egiten zuten domeketan oñatiarrak aurreztutako pezetarekin? Zeintzuk dira ikasi zuten garaiko hiru neskak? MªAsuncionek hiru izen gogoratzen ditu. Zeintzuk diren jakin nahi?

Txantxikuen herrira iritsi nitzen egun ederrarekin eta Jubilatuen Egoitzan Jerardo, Javier, MªAsunción, Carlos eta Angel aurkitu nituen Oñatiko gauza pila kontatzeko prest.

Eta urte askotan buruan izan dudan galdera bat erantzun zidaten: Zergatik deitzen zaie "Txantxikuak" oñatiarrei?

Hau eta beste gauza asko ikasi nituen egun hartan, eta herritik paseatzerakoan Jauregi, etxe, unibertsitate, eliza eta kale ederrak aurkitu nituen. Benetan herri interesgarria eta polita.

Mila esker Javier Ayastui, Jerardo Elortza, MªAsunción Arzuaga, Carlos Agirrebengo, Angel Elgero eta Oñatiko Zaharren Egoitzari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez