Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Zigoitiarra!

Garai bateko bizitza itzultzen dela dirudi Zigoitiara, herria batua dago, bizilagun guztiak ezagutzen dira, 100 ume dituen eskola… oso udal-herri interesgarria dela uste dut.

Hamasei herriz osaturiko udal-herria da Zigoitia.

Azken urte hauetan gazte asko bueltatzen hasi dira eta behin itxi behar izan zuten eskola berriz ireki behar dute. Eta eskola eta umeekin batera euskara ere bueltatu da Zigoitiara.

KAS Etxebarri-Ibiñan jarri zutenetik zigoitiarren bizimodua nola aldatu zen, “Eguzki jaia”, “Zigoitia euskaraz” eta beste festen zergatia kontatu zidaten Felixek, Segundok eta Fernandok.

Mila esker Felix, Segundo eta Fernando!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez