Egunero kopiatzen dut. Nire burua, lagunena, auzokideena, seme alabenena, eta denon artean ohiturak eta egiteko moduak errepikatzen eta imitatzen ditugu etengabe. Beharrezko jarrera dugu jaiotzen garen lehenengo momentutik.
Are gehiago euskararen mundura kanpotik hurbildu garenontzat: euskaltegietako arbeletatik, kalean, irratia entzun, aldizkariak edo egunkaria irakurriz moldeak eta estruktura semantikoak kopiatu behar ditugu. Eta alderantziz ere bai, besteek gure burua kopiatu dezatela prest egon behar baitugu. Baina jakin behar dugu/dute kopiatzen eta norengandik egiten dugun/duten.
Kopiatu aditza emateko duguna bikoizteko. Hor dago koska.
Euskara ozeano bada, nahiz eta batzuk igerileku mugatua bihurtu nahi. Eta bere osotasunaren aurrean lehenengo aldiz aurkitzen genuen bezala salto egiteko asmoarekin, mesfidantza, konfiantza eta ausardia uztartzen dira erabaki baten bueltan. Baita arriskuak, beldurrak eta konplexuak ere bai.
Duela egun batzuk Grezian dagoen lagun bati gertatu zitzaiona dut adibide:
Beharrezkoa dugun korrespontsal herrikoiaren lana euskaraz egin eta erantzunen artean zenbat akats ortografikoak egin dituen irakurri behar izan nuen.
Bi jarrera kontrajarriak: musutruk ematen duenarena eta doan ere kritikatzen duenarena.
Baliteke "Amonamantangorri"-ren helburua ez izatea, ezizen maitagarri hori aukeratu zuenarena alegia, baina hor dago kritika: EGA azterketa egunero eta ekintza guztietan gainditu beharko bagenu bezala.
Azken bolada honetan modan dago sare sozialetako oihanetan iritzi politiko edo polemikoen aurrean mezua nola idatzita dagoen, edo gramatikalki nola dagoen deskalifikatzeko argudioak erabiltzea, benetako pilota (kritika, gaia edo eztabaida) ostikada batez kanpora bidali eta iritzi edo informazio emaile baliogabetzeko helburuarekin.
Iragana eta oraina gara momentu honetan, etorkizuna marrazten dugun bitartean. Eta uste dut ez dugula beldur edo konplexurik izan bere osotasunean erabiltzeko, gozatzeko eta zabaltzeko.
Eta entzun eta irakurri beharko ditugu kritikak, askotan anonimotasunetik izanik ere, baina guri bost. Jarraitu dezagun hitz egiten eta informatzen, komunikazioa sortzen eta azken batean miresten ditugunen jarrerak kopiatzen.
Ideiak kopiatu bai. Musika kopiatu, jarrerak, ardurak, beti ere herri honen helburu ideologikoak zeintzuk diren ahaztu gabe.