Musika da nire erlijio partikularra. Elikatu eta hasteko beharrezko bitamina aurkitzen dut bertan.
Musikaren jainko-jainkosek erakutsi zidaten nora jo, zer ikasi behar nuen eta gaur egun naizenaren zati handi bat haiei esker banaizela berriro azpimarratzeko beharrean nago.
Noski, argentinarra izanik, aitortzen dut mitifikazioa eta "exagerazioa" direla nire izaera eta bizitza ulertzeko ezaugarri bitxietarikoak, jainkoak bilatu beharra sentitzen baitugu, baina errealak izan behar dira, zu, ni edo edozein herritar bezalakoak.
Eta joan den asteburuan, beste behin, jainkoak ikusi eta haiek gidatutako erritual espiritual-musikaletan parte hartzeak bete egin ninduen. Ostiralean Evaristo eta larunbatean Ruper ikusi eta hiru egunetara oraindik emozionaturik nago, hunkiturik.
Páramos deunaren indarra, "malaletxe" eta ironia alde batetik, eta Ordorikaren espiritualtasuna, edertasuna eta lasaitasuna bestetik nirekin geratu dira abestutako kantak gogoratzen ditudanean.
Txus eta Martin Larralde ditut pertsonai biblikoak, eta maite dudana zaintzeko Ordorika deunak aholkatzen didan bakoitzean, arreta handiz entzun eta "Aleluia" oihukatuz begiak ixten ditut. Hurrengo erritual-espiritual izan arte, bihotzeko pilak kargaturik eta irribarre bat izanik.
Eskerrik asko Euskal Herria!
Barkatuko didazue soinu kalitatea eskasagatik baina modu testimonialean Gatillazoren kontzertuan hainbat abesti erregistratzeko aukera izan nuen, bertan egon ezin zirenengandik pentsatuz.